Derioko apaiztegia

Koordenatuak: 43°17′35″N 2°52′41″W / 43.29306°N 2.87806°W / 43.29306; -2.87806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Derioko seminarioa» orritik birbideratua)
Derioko apaiztegia
Derioko apaiztegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDerio
Koordenatuak43°17′35″N 2°52′41″W / 43.29306°N 2.87806°W / 43.29306; -2.87806
Map
Arkitektura

Derioko apaiztegia Derion dagoen eraikin baten izena da. Gaur egun, Arteaga centrum deitzen zaio ofizialki eraikinari. Bizkaiko eraikinik handiena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1930ean hasi ziren eraikitzen, ospitale psikiatrikoa izateko asmoz. Eraikin lanek hainbat atzerapen izan zuten, eta inoiz ez zen ospitale bihurtu. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean, Eusko Gudarostearen biltoki eta gordelekua izan zen. 1937ko maiatzean bonbardatu zuten baina kalte eskasak izan zituen.

Gerra Zibilaren ondoren bertan behera gelditu zen ospitale proiektua. Eraikina izan behar zuen lau eraikinetik bi baino ez ziren eraiki.

Gauzak horrela, 1955etik aurrera eraikina apaiztegi gisa erabiltzen hasi zen. Dena den, seminarioaren bizitza laburra izan zen. Bere jaiotzatik Bilboko elizbarrutian izandako arazo anitzez gain, apaizgaien kopurua gutxituz joan zen. Horrela, 1975ean Seminario Handia itxi zen eta beranduago ikastetxe bezala erabiltzen zen Seminario Txikia ere. Une honetatik aurrera erakunde kultural ezberdinek izango dute bertan bere egoitza: Seminarioaren liburutegia, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, Irakasle Eskola, Labayru ikastegia, Bizkaiko eliz artxibategia…

1990ean, lur batzuen arteko trukearen bitartez, Seminarioaren jabetza Bilboko Elizbarrutiaren eskuetan geratu zen. 1995ean Arteaga Centrum sortu zen eta bere berrikuntza osoa hasi zen eraikina enpresa ezberdinei alokatuz. Komunikazioei dagokienez, leku apartan dagoen eraikin hau ia erabat berriztatua dago gaur egun eta enpresa ezberdinak, kirol guneak, hotelak eta jatetxeak hartzen ditu bere baitan.

Derioko apaiztegiaren airetiko ikuspegia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]