Derio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Derio
 Bizkaia, Euskal Herria
Derio 01.jpg
Derioko bandera

Derioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Txorierri
Izen ofiziala Bandera de Derio.svg Derio
Alkatea Esther Apraiz Fernández La Peña EAJlogo.jpg
INE kodea 48901
Herritarra derioztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 17′ 30″ N, 2° 53′ 09″ W / 43.2916949°N,2.8858821°W / 43.2916949; -2.8858821Koordenatuak: 43° 17′ 30″ N, 2° 53′ 09″ W / 43.2916949°N,2.8858821°W / 43.2916949; -2.8858821
Derio hemen kokatua: Bizkaia
Derio
Derio
Derio (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,7 km2
Distantzia 50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 6.375 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 74)
% 48,75 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,25
Dentsitatea 595,79 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 18,1
Zahartze tasa[1] % 22,99
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 58,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,21 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,45 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,8 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 31,87 (2010)
Euskararen erabilera % 6,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.deriokoudala.net

Derio Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri eskualdeko handiena. 2015. urtean 6.375 biztanle zituen Deriok.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak zeharkatzen dute. Haren koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’. Bilboren erdigunetik 8 kilometrora dago.

Azalean 10,7 km2 ditu, guztira 5000 biztanle inguru, eta kilometro koadroko 501,2 biztanle. Hirigune modernoa du. Bertan finkatu diren enpresengatik hazi da, Txorierriko gunerik populatuena bihurtu arte.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren mugak hauek dira:

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deriotik hainbat garraiobide pasatzen da.

Errepideei dagokienez, Deriotik Txorierriko korredorea pasatzen da, baita BI-737 errepidea, BI-3707 errepidea eta BI-631 errepideak ere.

Trenari dagokionez, Lezama-Bilbo trenbideak geltokia du Derion.

Autobusei dagokienez, Deriotik pasatzen dira Bizkaibuseko hurrengo autobusak: A 3223 Larrabetzu-Bilbo autobusa, A 3224 Zamudioko Parke Teknologikoa-Bilbo, A 3517 Mungia-Bilbo, Bermeo-Gurutzeta eta Larrabetzu-Areeta.

Gainera, Loiuko aireportua Deriotik oso hurbil dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derioko udaletxea.

Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe (erdiak gutxi gorabehera) Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintzoa aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ere ordezkatuko zituena, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.

Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan elizatea osatzen zutenak. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen ziren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusira (32. jesarlekua) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.

San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazari zentsatuek, eta 1745ean, berreraiki egin zen. Patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroago, Morianako Konde eta Kondesarena. Azken hauek, jabe errealengo gisa, XVII. mendeko azkenean erantzuna eman, eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak aurkezten zituzten, zati bat izan ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako zen, 1740an irabazitako auziaren arabera.

XX. mendera arte, biztanleak Derio eta Mungia artean banatuak izan ziren. 1928an, berriz, biztanle guztiak Deriora bildu ziren. Urte berean, Derioko udalak Zamudioko udalarekin batzea onartu zuen, udalerri bakarra osatuz, arazo ekonomikoengatik.

1934an, Derio eta Zamudio banatu egin ziren. 1937an gerra zibilean Derion bonbardaketak egon ziren, ekainaren 12an. Bonba haiek kalte material handiak eragin zituzten (batez ere, zoroetxean, gero seminarioa izango zena eta hilerrian), baina hildakorik ez. Hala ere, Derioko hilerriaren horman hainbat pertsona fusilatu egin zituzten.

1950eko hamarkada eta 1970eko hamarkada bitarteko urteetan Derio asko hazi zen: 1.000 biztanle eskas izatetik, 1970ean 5.000 biztanle izatera. Hazkunde horren eragile nagusia immigrazioa da, Extremaduratik etorritako etorkinak batez ere. Urte horietan Asua ibaiaren inguruan hainbat enpresa sortu ziren (batez ere Magefesa eta Olarra) eta horietara bildu ziren langile gehienak.

1966an Bilbok Derio anexionatu egin zuen, Txorierriko gainerako herriekin batera. Horrek arazoak ekarri zituen, hiri handi batean herri txikia izan eta erdigunetik urrun egoteagatik. 1981ean Deriok bere independentzia berreskuratu zuen.

1980ko hamarkadan industriaren krisiak gogor jo zuen Derio. Langabezia tasa handia, biztanleak galdu, ... baina krisiari aurre egiteko hobeto prestatua zegoen Bilborekiko independentzia lortuta.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derio landa giroko udalerria izan zen XX. mende erdira arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren bertako ekonomiaren oinarriak. Ondoren, merkatu berriak ireki eta kanpoko eskaintzarengatik lehiakor izateko aukerarik ez zuen izan, eta, industria sartzen hasi zen, komunikabideen inguruan industria zen sektore nagusia. Horrela bada, 50eko hamarkadaz geroztik, jarduera sektoreen arteko harremana erabat aldatu zen eta industria bihurtu zen sektore nagusi, ondoren zerbitzuak zeuden eta nekazaritzan gutxi batzuk bakarrik aritzen ziren. Baina gero, 70eko krisia etorri eta industriak zituen arazoekin, zerbitzuen sektorea indarra hartzen hasi zen, inguruko industrialdeetan zeuden enpresa mota ugariren ondorioz.

Biztanleria gehiena bigarren eta hirugarren sektorean aritu izan den arren, azken urteetan argi ikusten da nola udalerrian, hala Bizkaiko Lurralde Historikoan eta EAEn dagoen joera hirugarren sektorerakoa dela. Zerbitzuen sektorea haziz joan da eta industriaren gainetik jarri ere bai, eta gaur egun udalerriko biztanleen %49,6 zerbitzuetan aritzen dira.

1996ko datuak kontuan hartuz gero, Derioko udalerriko biztanleria aktiboa 2.187 lagunekoa da, hau da, biztanleriaren %46,76. Ehuneko hori %7 inguru hazi da 1986az geroztik. Biztanleria aktiboaren barruan okupatutakoak %75,03 dira, eta langabetuak gainontzeko %24,97. Azkeneko hauen artean bereiztu beharra daude lehenbiziko lanpostuaren bila dabiltzanak (%32,97) eta aurrez lana egin dutenak(%67,03). Bestetik, biztanleriaren %53,24 ez-aktiboa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966 eta 1983 bitartean Derio Bilboko auzo izan zen.

Derioko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Lander Aiarza hautatu zuten alkate berriro. EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi lortu baitzituen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat galdu zuen eta seirekin geratu zen. Euskal Herria Bilduk bat irabazi zuen, PPk bat galdu eta PSE-EEk bat irabazi. EAJ alderdiko Esther Apraiz hautatu zuten alkate.

Derioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.295 (% 44,46)
7 / 13
1.356 (% 47,80)
Euskal Herria Bildu*
4 / 13
877 (% 30,11)
3 / 13
607 (% 21,40)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 13
621 (% 21,32)
2 / 13
543 (% 19,14)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 13
120 (% 4,12)
1 / 13
215 (% 7,58)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 1.299 7
PSE-EE 606 3
EAE-ANV 256 1
PP 183 1
EA 173 1
EB 159 0

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derion XX. mendearen erdialdera arte euskara izan da hizkuntza nagusia. XX. mendearen bigarren erdialdean Deriora hainbat etorkin espainol etorri ziren, bertako biztanleak baino gehiago izateraino. Hori dela eta, euskarak galdu egin zuen bere nagusitasuna herrian. Dena den, euskara berreskuratzeko prozesuan Derion hainbat aurrerapauso egin dira azken urteotan.

Derioko bertako euskara Mendebaldeko euskararen aldaera bat da, Txorierri eskualdean egiten denaren antzekoa, nahiz eta Mungia aldeko aldaerarekin ere harreman izan.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Aikor" aldizkaria.
  • Beitu udal aldizkaria.
  • Derio berbetan, ezker abertzalearen aldizkaria.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzak 15: San Isidro Jaiak, herriko jaiak.
  • Uztailak 25: Santiago, San Kristobal auzoan (Derio zaharrean).
  • Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
  • Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
  • Abuztuak 17: Santi Mami jaiak, Santi Mami auzoan.
  • Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Kristobal eliza.

Derioztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Derio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa