Destination Moon

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:48, 22 urtarrila 2016


Destination Moon zientzia fikzio filma da, 1950ean George Palek ekoiztu eta Irving Pichelek zuzendutakoa. Robert A. Heinlein idazlearen istorio batean oinarritu zen, gerora Rocketship Galileo izenburupean argitara emango zena. Palen osteko ekoizpenak ere izango dira When Worlds Collide (1951), The War of the Worlds (1953), eta The Time Machine (1960).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau astronauta ilargira bidean dira. Hainbat arazoren ondoren behar baino erregai gehiago kontsumituko dute, eta haien egonaldia satelitean trabaz beterikoa izango da, Lurrera zelan bueltatu ezbaian jarriko baita.

Filmaren abiapuntuak espazioko konkista ekimen pribatuen ondorio izango dela azaltzen du; Ameriketako Estatu Batuetako industriek bat egingo dute sasoiko sobietarrei lehiatze aldera, nork lorpen handiago lortuko.

Aktoreak

Kanpo loturak