Zientzia fikzio

Zientzia-fikzio» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zientzia fikzioa ez da etorkizuna iragartzeko tresna bat: haren iragarpen gutxi batzuk bete dira (espazio-ontziak adibidez), baina iragarri dituen asmakuntza gehienak ez dira errealitate bihurtu.
Zientzia fikziozko Amazing Stories aldizkaria (1928)

Zientzia fikzioa arte-genero zabala da: etorkizunean edo unibertso ezezagunetan gerta litekeenaz hipotesiak egiten dira, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Fantasia-fikzioarekin nahas daiteke, baina genero horren kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jauna, kasu).

Zientzia-fikzioak hainbat ezaugarri ditu:

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gogorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak bere garaiko zientzia eta teknikaren proiekzioak egiten baditu etorkizunerantz, zientziari dagokionez sinesgarri egiteko asmoz, zientzia fikzio gogorra egiten duela esaten da.

Garaian garaiko sinesmen zientifikoetatik asko urrundu gabe egiten den literatura da. Horretarako, egileak zientzia kontuak ondo jakin behar ditu eta ezin ditu garaian garaiko uste zientifikoak saihetsi.

Biguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilearen helburu nagusia giza emozioak, gizartearen bilakaera eta abar izaten dira. Egilea ez da asko kezkatzen fisikaz, astronomiaz eta beste kontu zientifikoez: kezka nagusia giza jokabideak ditu, gizarte kontuak direlako.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zientzia fikzio Aldatu lotura Wikidatan