YouTube

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Youtube interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen web orrialdea da.

YouTube
Informazioa
YouTube Logo 2017.svg
Mota Pribatua
Eslogana Broadcast Yourself ("Zeure burua aurkeztu")
Fundazioa 2005. urteko otsailean
Sedea San Bruno, Kalifornia, Estatu Batuak
Administrazioa Chad Hurley, CEO (Zuzendaria nagusia), Steve Chen, CTO ( Teknologia arduraduna), Jawed Karim, kontseilaria.
Industria Internet Zerbitzuak
Langile kopurua 67 (2006)
Wen orrialde nagusia www.youtube.com

PayPal enpresan aritutako Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim langileek 2005. urteko otsailean sortu zuten, baina Google enpresa haren jabe da, 2006ko urriaren 10ean 1.650 milioi dolarretan erosi zuenetik.

YouTubek Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko. Bideoak bertan jartzea oso erraza denez, Video Googleren antzera, fama handia du. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurki daitezke. Nahiz eta copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, filmak, musika bideoak eta bestelako materiala daude. YouTubeko bideoetarako loturak blog eta web-orri pertsonaletan jar daitezke, APIak erabiliz.

Internazionalizazioa

Countries with YouTube Localization[[null hide]]
Herrialdea Hizkuntza(k) Sortze-Data
AEB Ingelesa Otsailak 15, 2005
Brasil Portuguesa Ekainak 19, 2007
Frantzia Frantsesa eta Euskera Ekainak 19, 2007
Irlanda Ingelesa Ekainak 19, 2007
Italia Italiera Ekainak 19, 2007
Japonia Japoniera Ekainak 19, 2007
Herbehereak Holandarra Ekainak 19, 2007
Polonia Poloniera Ekainak 19, 2007
Espainia Gaztelera, Galiziera, Euskera eta Katalana Ekainak 19, 2007
Erresuma Batua Ingelesa Ekainak 19, 2007
Mexiko Gaztelera Urriak 11, 2007
Hong Kong Txinera eta Ingelesa Urriak 17, 2007
Taiwan Txinera Urriak 18, 2007
Australia Ingelesa Urriak 22, 2007
Zelanda Berria Ingelesa Urriak 22, 2007
Kanada Frantsesa eta Ingelesa Azaroak 6, 2007
Alemania Alemaniera Azaroak 8, 2007
Errusia Errusiera Azaroak 13, 2007
Hegoaldeko Korea Koreera Urtarrilak 23, 2008
India Hindi, Bengali, Ingelesa, Gujarati, Kannada, Malayalam, Marathi, Tamil, Telugu, eta Urdu Maiatzak 7, 2008
Israel Hebreera Irailak 16, 2008
Txekiar Errepublika Txekiera Urriak 9, 2008
Suedia Suediera Urriak 22, 2008
Hegoaldeko Afrika Afrikaans, Zulu, eta ingelesa Maiatzak 17, 2010
Argentina Gaztelania Irailak 8, 2010
Algeria Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Egipto Arabiera Martxoak 9, 2011
Jordania Arabiera Martxoak 9, 2011
Maroko Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Saudi Arabia Arabiera Martxoak 9, 2011
Tunisia Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Yemen Arabiera Martxoak 9, 2011
Kenia Swahili, eta Ingelesa Irailak 1, 2011
Filipinak Filipino, eta Ingelesa Urriak 13, 2011
Singapur Ingelesa, Malay, Txinera, eta Tamil Urriak 20, 2011
Belgika Frantsesa, Daniera, eta Alemaniera Azaroak 16, 2011
Kolonbia Gaztelania Azaroak 30, 2011
Uganda Ingelesa Abenduak 2, 2011
Nigeria Ingelesa Abenduak 7, 2011
Txile Gaztelania Urtarrilak 20, 2012
Hungaria Hungariera Otsailak 29, 2012
Malaysia Malay, eta Ingelesa Martxoak 22, 2012
Peru Gaztelania Martxoak 25, 2012
Arabiar Emirerri Batuak Arabiera, eta Ingelesa Apirilak 1, 2012
Grezia Greko Maiatzak 1, 2012
Indonesia Indonesiar, eta Ingelesa Maiatzak 17, 2012
Ghana Ingelesa Ekainak 5, 2012
Senegal Frantsesa eta Ingelesa Uztailak 4, 2012
Turkia Turkiera Urriak 1, 2012
Ukraina Ukrainiera Abenduak 13, 2012
Danimarka Daniera Otsailak 1, 2013
Finlandia Finlandiera, eta Suediera Otsailak 1, 2013
Norvegia Norvegiera Otsailak 1, 2013
Suitza Alemaniera, Frantsesa, eta Italiera Martxoak 29, 2013
Austria Alemaniera Martxoak 29, 2013
Errumania Errumaniera Apirilak 18, 2013
Portugal Portugesa Apirilak 25, 2013
Eslovakia Eslovakiera Apirilak 25, 2013
Bahrain Arabiera Abuztuak 16, 2013
Kuwait Arabiera Abuztuak 16, 2013
Oman Arabiera Abuztuak 16, 2013
Qatar Arabiera Abuztuak 16, 2013
Bosnia-Herzegovina Bosniar, Kroaziar, eta Serbiar Martxoak 17, 2014
Bulgaria Kroaziar Martxoak 17, 2014
Kroazia Kroazial Martxoak 17, 2014
Estonia Estoniera Martxoak 17, 2014
Letonia Latvian Martxoak 17, 2014
Lituania Lituaniera Martxoak 17, 2014
Mazedonia Mazedoniera, Serbiar, eta Turkiar Martxoak 17, 2014
Montenegro Serbiar, eta Kroaziera Martxoak 17, 2014
Serbia Serbiar Martxoak 17, 2014
Eslovenia Esloveniera Martxoak 17, 2014
Tailandia Thai Apirilak 1, 2014
Lebanon Arabiera Maiatzak 1, 2014
Puerto Rico Gaztelania, eta Ingelesa Abuztuak 23, 2014
Islandia Islandiera ?, 2014
Luxemburgo Frantsesa eta Alemania ?, 2014
Vietnam Vietnamiera Urriak 1, 2014
Libia Arabiera Otsailak 1, 2015
Tanzania Swahili, eta Ingelesa Ekainak 2, 2015
Zimbabwe Ingelesa Ekainak 2, 2015
Azerbaijan Azerbaijani Urriak 12, 2015
Bielorrusia Errusiera Urriak 12, 2015
Georgia Georgiera Urriak 12, 2015
Kazakhstan Kazakh Urriak 12, 2015
  Nepal Nepaliera Urtarrilak 12, 2016
Pakistan Urdu, eta Ingelesa Urtarrilak 12, 2016
Sri Lanka Sinhala, eta Tamil Urtarrilak 12, 2016
Irak Arabiera ?, 2016
Jamaika Ingelesa ?, 2016
Txina Txinera ?, 2017

YouTuberen berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoen bilaketaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tagei esker, bideoak errazago bila daitezke. Hala ere, YouTubeko bideoetan bakarrik oinarritzen da.

Google konpainiak erosi zuenez, Google Videoko bilaketetan YouTubeko bideoak ere aurki daitezke.

2007ko ekainean hizkuntza askotara itzuli zenez, nazioartekotasunerako pauso esanguratsua eman zuen.

Copyright[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubeko bideo askok jabego-eskubidea dutenez, baten bat jabearen baimenik gabe igoz gero, ezabatu eginen da, jabeak halaxe eskatuta; halaber, bideoa jarri zuenaren kontua itxi eginen da.

YouTubek eskaintzen dituen aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek ematen dituen aukeretako bat bideoak ikustea da. Hartarako, “Search” atalean bilatu nahi dena adierazi behar da eta ondoren, botoia sakatu. Ondoren, eskaerarekin bat datorren bideo sorta bat agertuko da. Bilatu nahi dena aukeratutakoan, haren estekan klik egin behar da, ikusteko. Ezer agertzen ez bada, berriz bilatu beharko da.

Bideoak sarean jarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek, bideoak ikusteaz aparte, norberarenak ere sarean jartzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, lehenik web-orrialdean izena eman behar da, “Sign Up” atalean: han eskatzen diren datuak betetakoan, “Log In” atalean sartu eta erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar dira.

Orrialdearen goiko aldean “Hello” + erabiltzailearen_izena agertzeak erabiltzailea ondo konektatuta dagoela adierazten du. Beraz, bideoak igotzen has gaitezke. Jarraian, “Upload Videos” atalean sartu behar da eta datuok gehitu:

  • Title: Bideoaren izenburua adieraziko da.
  • Description: Bideoari buruzko deskribapena idatziko da.
  • Tags: Bideoari jarriko zaion etiketa adieraziko da (bat baino gehiago jar daitezke).
  • Video Category: Bideoaren kategoria zein den adieraziko da.

Azkenik, aurreko pauso guztiak egindakoan, “Continue” (Segi) botoia sakatu behar da. Ondoren, bideoa non dagoen gordeta adieraziko da:

  • “Browse” botoia sakatu eta igo nahi den bideoa bilatuko da.
  • Bideoa aurkitutakoan, “Upload Video” botoia sakatu eta YouTubera igota dago.

Bideoak jaitsi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak deskargatzea beste aukeretako bat da. Bertan, URL helbidea da garrantzitsuena. Hartarako, bideoaren ondoan dagoen datu-sortan agertzen den URL helbidea jasoko dugu. Jarraian, bideoak jaisteko aukera ematen duten web-orriren batera joateko aukera dago, sarean asko baitaude. Zein erabiltzen den, web-orrialde bakoitzak eskatzen dituen pausoak bete behar dira.

Beste aukera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek eskaintzen dituen aukera erabilienak aurrekoak izan arren, beste batzuk ere badaude:

  • Favourite Videos atalean, berriro bilatzen ez aritzeko, gustuko bideoen zerrenda osa daiteke.
  • Playlists atalean, gai jakin bati buruzko bideoak sartu eta gero denak jarraian ikusteko aukera dago.
  • Video Comments atalean, bideoei buruzko iruzkinak egin daitezke.
  • Bideoren bat YouTuberen beste erabiltzaileren bati gomendatu nahi bazaio, Invite Friend aukera dakar.
  • Beste norbaiten gomendioa baldin bada, Received Videos atalean ikusiko dira.
  • Lagunak gonbidatu nahi badira, Invite More Friends atalera joko da.

Horrelako beste zenbait aukera aurki daitezke. Labur ikusteko, My Account atalera joan eta bertan ikusi ahal izango dira.

Bestelako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hizkuntzaz erabiltzeko aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek 54 hizkuntzaz erabiltzeko aukera ematen du, euskara barne. Hala ere, eduki originalak ingelesezkoa izaten segituko du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTuberen antzeko alternatibak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubez gain, beste gune batzuek aukera berak eskaintzen dituzte:

  • Video Google.
  • Yahoo! Video.
  • MyVideo.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: YouTube Aldatu lotura Wikidatan