Dinamoa Sormen Gunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dinamoa Sormen Gunearen logoa

Dinamoa Sormen Gunea Azpeitiko sormen gunea da, Soreasu Antzokian kokatzen dena eta Kulturaz Kooperatibak kudeatzen duena. 2019an jarri zen martxan sortzaileek lan egiteko leku eta babesgune bat izan zezaten, bertan sormen giroa sortzea helburuarekin. [1][2]

Sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategi gisa ulertu daiteke gune hau, bertan sortzaileek modu anitz, aske eta irekian elkarrekin eta elkarrengandik ikasten baitute. Gainera, mundua ulertzeko eta mundua kontatzeko aukera bezala definitzen du guneak bere burua, baina beti ere euskalduna eta Euskal Herrikoa.

Lau eremutan dago banatuta: Hitza, Irudia, Gorputza eta Soinua. Eta hiru ardatzetan egiten du lana: sortu, ikasi eta eman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Leon, Jabi. (2022-11-08). «Dinamoa sormen gunea osatu du Azpeitiko Udalak Soreasun» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  2. «Abian da Soreasuko Dinamoa, sormen guneko soinuaren eremua» El Diario Vasco 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]