Edukira joan

Dixit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dixit jolasaren kartak eta tresnak.

Dixit esaldi edo narrazio gisa ematen diren pistetatik abiatuta karta bat asmatzean datzan mahai-jokoa da. Dixitek hainbat sari irabazi ditu; besteak beste, 2009ko Espainiako Urteko Jokoa eta 2010eko Spiel des Jahres.[1]

Narratzaileak bere sei kartetako bat aukeratzen du eta, inork ikusi gabe, zerbait esaten du. Ondoren, jokalari bakoitzak aipatutako narrazioak iradokitako beste karta bat hautatu beharko du.[2]

Jokalari bakoitzari sei karta banatzen zaizkio. Jokalariaren txanda denean, eskuetan duen karta bat aukeratu eta mahai erdian utzi beharko du. Irudi horrekin lotzen duen esaldi bat esan beharko du. Baina esaten duena zaindu beharko du. Guztiek asmatzeko moduko esaldia esaten badu ez du bere helburua beteko eta inork asmatzeko modukoa esaten badugu ere ez. Beraz, bi horien arteko oreka bilatzean datza jolasak. Gainerako jokalariek esandako esaldiarekin lotura duen karta bat aukeratu eta mahai erdian utziko dute. Guztiak nahastu, buelta eman eta esaldia esan duen jokalariaren karta zein den asmatu beharko dute. Txanda bakoitzean, esaldia pentsatzen duena aldatzen da.[3]

Kartek marrazkiak dituzte, eta horiekin zerikusia duten hainbat istorio onar ditzakete. Zabaltzeekin karta berriak eros daitezke, partida bakoitza desberdina izan dadin. 2011n, iOSen aplikazio bat egin zen.[4]

Partida baten argazkia.

Jokalari guztiek narratzailearen txartela aurkitzen badute.

  • Kontalaria: 0 puntu.
  • Gainontzeko jokalariek: 2 puntu.

Jokalari batek ere ez badu aurkitzen narratzailearen txartela.

  • Kontalaria: 0 puntu.
  • Gainontzeko jokalariek: 2 puntu. (+hobari puntu bat zure txartelak jasotako aukeraketa bakoitzagatik).

Jokalari batek behintzat narratzailearen txartela aurkitu badu (ez guztiek).

  • Kontalaria: 3 puntu.
  • Txartela aurkitu duen jokalariak: 3 puntu. (+hobari puntu bat bere txartelak jaso duen aukeraketa bakoitzarengatik).
  • Gainontzeko jokalariek: 0 puntu. (+hobari puntu bat bere txartelak jaso duen aukeraketa bakoitzarengatik).[5]

Jatorrizko arauak argitaratu ondoren berrikusi egin ziren.[6] Jatorrizko arauetan, narratzailearen txartela aurkitu ez zuen jokalariak ezin izaten zuen hobari-puntuetarako hautatua izan. Berrikusitako arauekin, gainerako jokalariek puntu bat gehiago jasoko dute euren txartelak jasotako aukeraketa guztietan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 2009 Juego del Año
  2. Jostailu proposamena: ‘Dixit’ – Guraso.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  3. «AHOZ AHO» AHOZ AHO 2016-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  4. iDixit on the App Store on iTunes. Itunes.apple.com 2011-07-12.
  5. «Dixit | Libellud» web.archive.org 2014-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  6. «Official Dixit Board Game Rules» officialgamerules.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dixit Aldatu lotura Wikidatan