Edukira joan

Dominique Lahetjuzan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dominique Lahetjuzan
Bizitza
JaiotzaSara1766ko martxoaren 7a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSara, 1818 (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea

Dominique Lahetjuzan ezizenez Domingo de Argain edo bakarrik Argain (Sara, Lapurdi, 1766 - 1818) apeza, idazlea eta euskaltzalea izan zen. Iraultza garaian, ezkutuko apez bilakatu zen. Bere azken urtetan Essai de quelques notes sur la langue basque par un vicaire de campagne, sauvage d'origine eta Recherches sur les Moeurs, l'Origine et l'Idiome des basques liburuak idatzi zituen.

Argainea,Dominique Lahetjuzanen etxea
Argainea,Dominique Lahetjuzanen etxea

Bere azken urtetan, Sara aldean, euskara eta etnologia oinarri zuten liburuak idatzi zituen. Bere Essai de quelques notes sur la langue basque, par un vicaire de campagne, sauvage d'origine liburuan, euskara Adam eta Evaren eta Jainkoaren hizkuntza bat zela frogatu nahi izan zuen.

« Le basque est une langue originale; la divinité de la Génèse le démontre comme vice-versa ; l’originalité du basque prouve la divinité de la Génèse. Je rendrai, en prouvant cette dernière assertion, un juste et sincère hommage d’honneur et de gloire à la créance religieuse de l’israëlite et du chrétien ; j’espère y réussir, en donnant les vraies et légitimes étymologies des termes originaux basques: je me fais une loi rigoureuse d’intreprèter les mots sans systèmes et sans conjectures et suivant leur acception unanime dans tous les dialectes de cette langue. »
Dominique Lahetjuzan, Essaie de quelques notes sur la langue basque
« Euskara hizkuntza original bat da; Genesiaren jainkotasuna alderantziz frogatzen du; euskararen originaltasunak frogatzen du Genesiaren jainkotasuna. Azken baieztapen hori frogatzeko, ohore eta ohore handiko omenaldi zuzen eta zintzoa egingo diot israeldar eta kristau erlijioen sinesmenari; arrakasta izatea espero dut, euskal termino originalen benetako etimologiak emanez: lege zorrotza egiten dut hitzak sistemarik gabe eta abururik gabe interpretatzeko, eta dialekto guztietan aho batez duten onarpenaren arabera. »
Euskaratua

Dominique Lahetjuzan leiendako apeza bilakatu zen Frantziako iraultzan egin zituen ekintzekin. Apez gordetua bilakatu zen Saran etxez etxez mozorroturik, meza egiten zuen. Baina fite salaketa batek apeza preso atxiki zuen bere etxean Argainean. Eskapatu zen teilatutik, baina berriz arrapatua izan zen, bigarrenik aldiz eskapatu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.