Iturriaga jauregia
Iturriaga jauregia Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′37″N 2°07′37″W / 43.27685°N 2.12699°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 9 |
Iturriaga jauregia Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen jauregi bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusiko 17. zenbakian. Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxearen alboan eta Pilliku plazaren parean dago.
Bertan, gaur egun, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa dago, Donejakue Bideari buruzko interpretazio zentroa da, Kostaldeko Donejakue bidea udalerri honetatik igarotzen baita.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hareharrizko silarria duen etxe-jauregia da. Beheko solairuan erdi puntuko ate dobeladuna du, eta giltzan Arrazubia familiaren armarri txikia. Ezkerretara, leihoburua duen leiho zabal bat du, ateak bezalako moldurak dituena.
Lehen solailuan, kanpora ematen duten bi leiho erlaizdun ditu eta eraikinaren barnean janben aldera alboko aulki jarraituak, bi baoen artean XVII. mendeko Iturriaga familiaren armarria duena.
Bigarren solairuan, kanpora ematen duten hiru leiho erlaizdun, fatxada erlaitz molduradun batek ixten du, bi izkinatan bi zetxa zilindriko dituela.
-
Kale Nagusia, Pilliku plaza eta Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa.
-
Pilliku plaza, eskuinea, Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea, eta ezkerrean, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa.