Dorian Grayren erretratua (ingelesezThe Picture of Dorian Gray) 1891anOscar Wilde idazleak idatzitako nobela filosofikoa da. 1890. urtean Lippincott's Monthly Magazinealdizkarian argirtaratu zen lehen aldiz,[1] eta argitaletxeak, obraren edukien beldur, argitaratu aurretik 500 hitz ezabatu zituen Wildek ezer jakin gabe. Hala ere, The Picture of Dorian Gray nobelak garaiko Ingalaterrako kritikoen morala mindu zuen.
Wildek bere lanaren errebisio bat egin zuen, The Picture of Dorian Gray (1890) liburu gisa publikatzeko asmoz. 1981. urteko apirilean, Ward, Lock and Company argitaletxeak The Picture of Dorian Grayren bertsio berria liburu gisa argitaratu zuen.[2]
Beraz, Oscar Wildek idatzitako nobela bakarraren bi bertsio daude: bata, 13 ataletan banatuta dago, eta 1980. urtean aldizkarian argiratu zena; eta bestea, 1981.urtean 20 ataletan banatutako libura[3]. 19. mendeko literatura lan asko bezala, The Picture of Dorian Gray fikzio gotiko estiloaren adibidea da, eta nobela mota horretako askok bezala, Fausto obra kalsikoan aipatzen diren gai asko jorratzen ditu[4]. Irlandan, Dublinen ospatzen den “One City, One Book” jaialdian, The Picture of Dorian Gray 2010eko liburua izendatu zuten”.[5]
Oscar Wildek, The Picture of Dorian Gray (1891) nobelan agertzen diren hiru pertsonaietan bere burua islatzen dela esan zuen: Basil Hallward, Lord Henry eta Dorian [6].
Lizarra aldeko bertsioaren azala, hego-nafarreraz.
Mende hasieratik Aitor Arana idazle eta itzultzailea Dorian Grayren erretratuaren bertsio laburra (125 or.) argitaratzen ari da euskalkietan, hainbat argitaletxe eta udalen laguntzarekin.