Doña Pallaren kastroa
Doña Pallaren kastroa (gaztelaniaz: Castro de Doña Palla) Praviako Peñaullan auzoan dagoen erromatarren aurreko kastro bat da.
Finkapenaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azterketa arkeologikoek, erromatarren aurreko finkapen oso garrantzitsu bat zela adierazten dute, bere kokapen estrategikoagatik, Erdi Aroan ere erabili zena. Dorre bat egon zen, Doña Urrakaren dorrea, kastroa koroatzen zuena. Zehazki, Doña Pallaren kastroak, bere izena, XI. mendeko noble batengatik hartzen du, Praviako gobernaria zena, Palla, Paya edo Pelaya asturieraz, Ordoño I.a Asturiaskoa eta Doña Muniaren alaba, Alfontso III.a Asturiaskoaren arreba eta Ramiro I.a Asturiaskoaren biloba. Bermudo Armentarizekin ezkondu zen, Valdeseko etxea eta orubearen jabearekin.[1] Senar-emazteek, euren gortea, Santianesen parean dagoen ibaiaren ertzean izan zuten. 2001etik, Praviako udaletxeak, magal honen zati baten jabetza du, monumentuaren balioztatze, egokitze eta babes egitasmo orokor bat egiteke dagoelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Torre Sevilla-Quiñones de León, Margarita Cecilia. (1985). Linajes nobiliarios de León y Castilla: Siglos IX-XIII. Salamanca: Gaztela eta Leongo Junta ISBN 84-7846-781-5..