Drouant
Drouant | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 2. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Gaillon |
Koordenatuak | 48°52′N 2°20′E / 48.87°N 2.33°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1880 |
Izenaren jatorria | Charles Drouant (en) |
Webgune ofiziala | |
Drouant Parisko jatetxe ospetsua da. 1880an Charles Drouantek sortu zuen. Opéra Garnier auzoan dago, Parisko 2. barrutian, Gaillon plazan, 16-18 zenbakian. Drouant jatetxeak, hilabetero, lehen asteartean, 1914tik, Goncourt Sariaren epamahiaren bilera jasotzen du.[1] 1926tik, bestetik, Renaudot Sariarena ere bai. Jatetxearen sukaldeak Émile Cotte-k eramaten ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Drouant alsaziarrak sortu zuen bar-tabac gisa, 1880an. Parisko leku ospetsu bihurtu zen batez ere ostrak dastatzeko, astero jabearen koinatu bretoiarrak eramaten zituen ostrekin. Bere semea, Jean Drouant-ek, 1914an hartu zuen kargua eta, ondoren, 1946tik 1976ra, bere ilobak, Jean Drouant.[2] Azken honek izena eman zion Parisen Médéric kalean kokatutako gastronomia eskolari, École hôtelière de Paris, gaur egun Lycée des Professions de l’Hôtellerie Jean-Drouant deitzen dena.
1976an, Jean Drouantek erabaki zuen jatetxea saltzea Robert Pascal-i, jatetxeko langile izana urtetan. Ondoren, 1986 eta 2006 artean, Drouant jatetxea hainbat aldiz aldatu zen eskutik. Louis Grondard sukaldariari esker, Drouant jatetxeak, 1988 eta 2005 artean, gastronomia-izar bana eta bi jaso zituen. 2006an, Antoine Westermann, Drouant familiako ahaidea, chef eta jabe berria bihurtu zen, jatetxeak Drouant par Antoine Westermann izena hartuta.[3]
2018an, Gardinier anaiek Drouant jatetxea eskuratu zuten, hau Gardinier & Fils taldean integratuz.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Drouant 1956an.
-
Jatexearen fatxada.
-
Kanpoko terraza.
-
Goncourt saloia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Jatetxearen webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Académie Goncourten webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Renaudot Sariaren webgune ofiziala.