Dulce Muñoz del Rey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dulce Muñoz del Rey
Bizitza
JaiotzaBadajoz, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
telekomunikazio ingeniaritza
Jarduerak
Jarduerakchief officer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Airbus

Dulce Muñoz del Rey (Badajoz, Extremadura, 1978) telekomunikazio-ingeniaria da, Airbuseko presidenteordea.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badajozen jaio zen. Familiak osasun-arloan lan egiten zuen; Dulce Muñozek, ostera, teknologiak ikasi zituen. Telekomunikazioko goi-mailako ingeniaria da. Sevillako ETSIn ikasi zuen.[3][4]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004. urtean, Airbusen sartu zen hainbat lanetan aritzeko, hala nola hegazkin komertzialetan (A330), borroka-hegazkinetan (Eurofighter) edo garraio militarreko hegazkinetan. Sevillan, Toulousen eta Munichen garatutako nazioarteko karrera profesionalean, fabrikazio-ingeniaritzan, produkzioko burutzan eta programen zuzendaritzan aritu zen.[2]

2021ean, Airbusen zuzendaritzako kidea zen, presidenteordea, eta Erretrofit & Internal MROren A400M programa zuzendu zuen, ehun A400M hegazkin baino gehiago modernizatzeko eta eguneratzeko.[3][4][5]

Aniztasuna bultzatzen duten hainbat sareren buru izan zen, hala nola Women Network, ESIrekin mentoring proiektuak eginez. 2019an, “Ellas Vuelan Alto” elkartea aurkeztu zuen Andaluziako Parlamentuan. Sare horrek emakumeak nabarmentzen ditu mundu aeroespazialean.[4][6][2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021 Andaluziako telekomunikazio-saria, ekimen berritzailearengatik eta ibilbide profesionalarengatik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]