Azido etilendiaminotetraazetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
EDTA konplexatzailea» orritik birbideratua)
Azido etilendiaminotetraazetiko
Formula kimikoaC10H16N2O8
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motatetracarboxylic acid (en) Itzuli, azido organiko, tertiary amine (en) Itzuli eta aminopolycarboxylic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,86 g/cm³
Fusio-puntua241 °C
Deskonposizio-puntua241 °C
Masa molekularra292,244 Da
Erabilera
Tratatzen duhypercalcemia (en) Itzuli
Rolachelating agent (en) Itzuli, calcium chelating agents (en) Itzuli eta antikoagulatzaile
Arriskuak
NFPA 704
0
1
0
Identifikatzaileak
InChlKeyKCXVZYZYPLLWCC-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia60-00-4
ChemSpider5826
PubChem6049
Reaxys1716295 eta 3914756
Gmelin42191
ChEBI144943
ChEMBLCHEMBL858
NBE zenbakia3077
RTECS zenbakiaAH4025000
ZVG34820
DSSTox zenbakiaAH4025000
EC zenbakia200-449-4
ECHA100.000.409
CosIng33756
MeSHD004492
RxNorm3755
Human Metabolome DatabaseHMDB0015109
UNII9G34HU7RV0
NDF-RTN0000145867
KEGGD00052
PDB LigandEDT

Azido etilendiaminotetraazetikoa konposatua, EDTA akronimoaz ezagutzen den konplexatzaile kimiko bat da. Konposatu hau, konplexatzaile izenak adierazten duen bezala, ioi metalikoekin koordinazio konplexuak eratzeko gai da, hau da, era koordinatu batean emandako lotura sortzen da atomo edo ioi zentral batekin (irudian"M"), konplexua deritzona.

EDTA konplexatzailea, kelatoen taldean sartzen da. Kelatoak, ligandoak protonatuz, konplexuaren ioi/atomo zentralarekin lotzeko gaitasuna duten konplexatzaileak dira. Aipatutako ligandoak, koordinazio zentroari lotzen zaizkion konplexatzailearen besoei deritze. Hauek protonatzean karga negatiboarekin gelditzen baitira eta koordinazio zentroarekin (katioiak gehienetan) lotzen dira, horien arteko erakarpenak direla medio. Elektroi bikote askeei ere ligando deitzen zaie,"lotzeko ahalmena baitaukate .

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido-base izaera du (izaera anfoteroa), eta bere forma neutroa azido tetraprotikoa da (H4Y).

Tetraprotikoa izanik 4pKa balio dagozkio:

pKa1=2,0

pKa2=2,7

pKa3=6,2

pKa4=10,3

Konplexatzeko Y4- anioi eran egon behar du, beraz parte hartuk duen disoluzioaren pH-aren balioa garrantzitsua da EDTA-k konplexua era dezan. pH>10,3 denean izango du konplexatzeko gaitasun handiena Y4- eran egongo baita, beraz metal-EDTA erreakzioak pH basikoan gertatuko dira erraz. Osatzen dituen konplexu metalikoen estekiometria 1:1 da, hau da, EDTA bakoitzeko metal bat dago. Horren oreka kimikora heltzeko, bi anodo lotu behar zaizkio hidrogenoaren katodoari, pH bere balio maximora eramateko. Horretarako difusiozko teknikak erabil daitezke, aurkako karga elektrikoekin, azido-base orekarako joera saihesteko.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konplexuen balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazeutika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazeutikan erabilera garrantzitsuak ditu; izan ere gorputzetik ioiak ateratzeko erabili daiteke. Gainera gure odoleko eta ehun likiedoetako PH-an lan egin dezake.

Ahotik hartu daiteke, baina zuzenean odolera sartzean erantzun hobea lortzen da.

Honela EDTA gorputzera sartzean ioiekin konplexuak eratzen ditu, ondoren pixatik ateratzeko. Gehien bat erabiltzen da hezurretako beruna ateratzeko, bestetik nikela eta kadmioarekin ere lotura sendoak eratzen ditu. Beraz metal pozoiduren tratamendurako egokia da.

Kosmetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kosmetikoetan txertatu hainbat bakterioen (adb: pseudomonak) hazkuntza eragozteko

gure gorputzean.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien ahalmen kontserbakorra bermatzen du bakterioen hazkuntza inhibituz.

Hainbat entzimen inhibizioa (PPO: polifenoloxidasa)-> ondorioz hainbat konposatuen oxidazioa eragotzi

EDTA-ri sentsiblitatea Pseudomonen ezaugarri nagusia izanik, badaude beste espezie bakteriano batzuk kelanteari oso sentsibleak direnak, esaterako:

Gainera onddoekin eta legamiekin ere konplexuak eratzeko gaitasuna dute.

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odolean darion kaltzioa "lapurtutzen" du, beraz ahalmen antikoagulantea dauka kaltzioarekin konplexatuz (kaltzioa koordinazio zentrua izanik).

Bestalde berun eta merkurio bidezko intoxikazioa eliminatzeko balio du, metal hauekin konplexatuz gorputzak errazago kanporatzen ditu.

Ingurugiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan isurtzen diren hondakinak garbitzeko erabiltzen da, esaterako uretatik kutsatzaileak (metal astunak) eliminatzeko. Ioi metalikoekin konplexuak eratzeko duen erraztasunari esker uretan disolbatuta dauden eta banatzeko oso zailak diren metalak konplexatu ditzazke, konplexu horiek errazago eliminatu daitezke.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EDTAren sintesia, azido zianhidriko eta etilendiaminaren bitartez, karbonilo taldearen kondentsazioan datza.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EDTA-ren erabilera bai medikuntzan bai elikaduran arriskutsua izan daiteke dituen efektu sekundarioengatik. Gorputzeko kaltzio kontzentrazioa murriztu dezake honekin konplexuak eratuz; eta honek arritmiak eragin ditzake bihotzeko kaltzioak seinaleak eratzeko balio baitu. Beste efektu batzuk bitaminen absortzio eskasa, alergiak, etb. dira. Gibelean pilatuz gero toxikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://lamiachemist.files.wordpress.com/2015/07/sc3adntesis-de-edta.png

http://www.webmd.com/vitamins-supplements/ingredientmono-1032-edta.aspx?activeingredientid=1032&

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]