Egokitzapen akustiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egokitzapen akustikoa» orritik birbideratua)

Esparru zehatz bateko (itxia edo aire zabalekoa) egokitzapen akustikoaren helburua da iturri batetik edo batzuetatik datorren soinua norabide guztietan era berdinean hedatzea, soinu-eremu ideala lortuz.

Uniformetasun hau ez da beti lortzen, eta akustika arkitektonikoa soinu-eremu ideal horretara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen da; horretarako, sabaietako, hormetako eta zoruetako eraikuntzako materialen eta eremuko beste elementu batzuen absortzio-, islapen-, eta difusio-ezaugarriak aprobetxatzen dituzten teknikez baliatzen da. Izan ere, moketa, errezel edo panel bat jartzea edo kentzearen moduko jarduera arruntek esparru bateko baldintza akustikoak alda ditzakete.

Leku edo lokal jakin baten egokitzapen akustikoko teknikari arduradunek erabiltzen duten tresna nagusia erreberberazio-denbora espezifikoko denbora ezagutzea da; hainbat formula erabiliz kalkulatzen da. Erreberberazioak bi segundo baino gutxiagokoa izan behar du.

Erreberberazio edo dirdai denbora hori, erabilgarria izan dadin, maiztasun jakin baten arabera kalkulatu behar da, erabilitako materialen absortzio- edo xurgatze-koefizientearen menpe dagoelako; eta koefiziente hau, aldiz, maiztasunaren menpe.

Lan-maiztasun erabilienak 125, 250, 500, 1000, 2000 eta 4000 Hz-ekoak dira. Maiztasuna ez bada zehazten, 500 Hz-ekoa lehenetsiko da, “Sabine” fisikariak hobetsia delako.

Esparru itxien barruan, funtsezkoa da oreka egokia lortzea zuzeneko soinuaren eta soinu-eremu dirdaitsuaren artean. Horregatik, egokitzapen akustiko egokiak uhin islatuak murriztea ekartzen du, eta, beraz, material xurgatzaileen absortzio-ahalmenak duen papera garrantzitsua izango da, erreberberazio ez-desiratuak edo soinu-komunikazioaren ulergarritasuna zail dezaketen oihartzunak murrizteko.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendik aipatu den moduan, espazio bat egokitzeko orduan, hiru material mota daude:

Material xurgatzaileak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua areto edo egongela batean xurgatu nahi denean erabili ohi dira, ohiko materialekin edo hautatuekin; material hauei durundatzaile ere esaten zaie eta maiztasun espezifikoak dituzte.

Xurgatzaile akustikoa esparruen egokitzapen akustikorako erabiltzen den material mota bat da, eta jasotzen duten soinu-uhin gehiena xurgatzeko ahalmena dute. Beraz, soinu erasotzailearen ehuneko oso txikia islatzean, distortsioak sartu eta lokalaren akustika kaltetu dezaketen errebote ez-desiratuak saihesten dira.

Alor profesionalean, material hauen xurgatze-ahalmena laborategietan kalkulatu ohi da; material bakoitzaren espezifikazio teknikoetan, lodiera bakoitzerako, absortzio-koefizientea eta maiztasun kritikoa ematen dira.

Material xurgatzaileak lau talde handitan sailkatzen dira:
  • Xurgatzaile porotsuak:
Maiztasuna handitu ahala, soinu gehiago xurgatzen dute. Hau da, eraginkortasun handiagoz xurgatzen dituzte maiztasun handikoak (goikoak). Materiala zenbat eta porotsuagoa izan, orduan eta handiagoa izango da xurgatzea. Eta materiala dentsoagoa bada, xurgapena ere handiagoa izango da muga batera arte; hortik aurrera, islatzaile moduan jokatuko luke. Material hauen dentsitatea 80 kg/m3 ingurukoa izan ohi da. Kontuan izan beharreko beste faktore bat erabilitako lodiera da; hau handitu ahala, xurgatzea eraginkorragoa izango da maiztasun txikietan (teorikoki, xurgatzaile porotsu bat eraginkorra da, bere uhin-luzeraren laurdena eta lodiera bat etortzen direnean). Xurgatzailea jartzen den moduak ere xurgapena hobetzen du, azalera zurrunetik (hormatik) bananduz gero maiztasuna baxuagotzen baitu. Material porotsu ohikoenak artile mineralak (haitzezkoak eta beirazkoak) dira.
  • Eskeleto zurrunekoak
  • Eskeleto malgukoak
  • Durundatzaileak:
Xurgatze maximoa maiztasun jakinera dutenak: materialaren berezko maiztasuna.
  • Arruntak
- Helmholtz-a: artifizialki sortutako xurgatzaile mota bat da eta espezifikoki maiztasun-marjina zehatza ezabatzen (xurgatzen) du.
- Mintz motakoa (zehazki esanda, “Bekesy” motakoak): behe-maiztasunak (baxuak) goi-maiztasunak baino eraginkortasun handiagoz xurgatzen dituzte.
  • Egokituak (seriean, paraleloan)
  • Mistoak:
Aurrekoen konbinaketa.
  • Anekoikoak:
  • Transmisio errealekoak
  • Konfigurazio geometrikokoak

Material islatzaileak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material hauek beti daude material lau, ez-porotsu eta erabat zurrunez osaturik; euren gain eragiten duen energia gehiena islatzeko gai dira. Honakoak izan daitezke:

  • Islagailu lauak
  • Islagailu okertuak
Soinu-uhinen islapena, material ezberdinen aurrean.

Material barreiatzaileak edo barreiatzaile akustikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua islatzeko eta norabide anitzetan era uniformean sakabanatzeko diseinatutako materialak. Hiru difusore mota daude, espezifikoki maiztasun zehatzeko tarteentzat sortuak:

  • MLS (Maximun Lenght Sequence)
  • QRD (Quadratic Residue Difussor)
  • PRD (Primitive Root Difussor)

Esparru batean akustika oso garrantzitsua da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]