Ekain Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekain Perez
Ekain Perez Bilbao BBK Live jaialdian
Bizitza
JaiotzaOiartzun1987ko irailaren 5a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta musikaria
Enplegatzailea(k)EiTB Musika
Gaztea
KidetzaJohn Berkhout
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

Ekain Perez Rezola (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987ko irailaren 5a) irrati esatari eta musikaria da. Gaur egun EiTB Musika irratian egiten du lan.

Esatari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Gaztea irratian hasi ostean 2010ean EiTB Musikako esatari izatera pasa zen. 2023an Rikardo Arregi komunikazio saria irabazi zuen EiTB Podkast-eko Lore Hostoak podcastarekin. [1]

Honela deskribatu zuen podcasta sariaren epaimahaiak: "Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto." [1]

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 - 2019 artean John Berkhout taldeko abeslari eta gitarrista izan zen. Bi disko kaleratu zituzten: John Berkhout (2013, Warner Music) eta Bloo Mind (2016, autoekoizpena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]