Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa (gaztelaniaz Comisión Mixta del Concierto Económico) Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko bi aldeko harreman batzordea da. Nagusiki Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerga eta finantzen kudeaketaz eztabaidatzeko eta erabakitzeko erabiltzen da organo hau, Itun ekonomikoan xedatzen dena garatzeko alegia.

Batzordeko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzordea 12 kideek osatzen dute, horietatik 6 Espainiako Gobernuko kideak direnak eta beste 6ak EAEko Herri Administrazioetakoak. Normalean ondorengo kideek parte hartzen dute:

  • Espainiako Estatuko Administrazio Orokorretik:
    • Ogasun eta Herri Administrazio Ministroa
    • Herri Administrazioetako Estatu Idazkaria
    • Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaria
    • Udal eta Erkidegoko Koordinazioko Idazkaria Nagusia
    • Zergen Zuzendari Nagusia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetatik:
    • Ogasun Sailburua
    • Herri Administrazioetako Sailburua
    • Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordea
    • Gipuzkoako Ahaldun Nagusia
    • Arabako Ahaldun Nagusia
    • Bizkaiko Ahaldun Nagusia

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzordean hartzen diren erabakiak aho batez hartu behar dira, edozein kideek erabakien gaineko betoa jarri dezakelarik. Ondorengo funtzioak ditu batzorde mistoak:

  • Ekonomia Itunaren aldaketak adostea.
  • Aurrekontu-egonkortasuna koordinatu eta lankidetza sustatu.
  • Bost urtez behin, kupoa adostu.
  • Batzar Arbitraleko kideak izendatu, hala nola horren funtzionamendua, bileren deialdia eta erabakiak hartzeko sistema.
  • Neurriak hartu zerga eta finantza arloetan Ekonomia Itunak dioena bete eta garatu ahal izateko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Informazioa, Espainiako Ogasun Ministerioa (Gaztelaniaz)