Ekonomia berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ekonomia berdea ingurumena narriatu gabe garapen jasangarria lortzera zuzendutako jarduera ekonomikoen multzoa da. Ingurumen arriskuak gutxitzea du xede, bai eta urritasun ekologikoak ere. Ekonomia ekologikoarekin lotura zuzena du, baina ikuspuntu politikoagotik ulertzen da.

Lehenagotik existitzen diren beste erregimen ekonomiko batzuekiko duen desberdintasun nagusia da ondare naturalari eta zerbitzu ekologikoei balio ekonomiko jakin bat esleitzen diela, eta haren kontabilitatean ekosistemen gainean ipinitako kanpokotasunen kostuak ere hartzen direla kontuan.