El Pardoko Ituna (1885)

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Pardoko Ituna
Irudia
Motaakordio
Data1885eko azaroaren 24a
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza
Sagasta eta Cánovas, boterea banatzen, El Pardoren Itunari erreferentzia eginez (Don Quijote, 1894).

El Pardoko Ituna, ustez, 1885eko azaroaren 24an gertatu zen. Antza, akordio informala izan zen, Alfontso XII.a erregearen berehalako heriotzaren aurrean, Espainiako bi alderdi nagusien, biak boterean txandatzeko sistema ezartzean zetzan. Alderdien txandakatze sistema hau 1923an Primo de Rivera jeneralaren estatu-kolpea eman arte iraun zuen. Ituna El Pardoko Errege Jauregian lotu zen.[1] Historialari batzuen ustez ez zen itun formala izan, elkarrizketa bat baizik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso XII.a Espainiako erregea hiltzeko zorian zegoen eta horrek estatuaren orekari kalte handia egingo ziolakoan, Cánovas del Castillo eta Práxedes Mateo Sagasta, hurrenez hurren Alderdi Liberal-Kontserbadorearen eta Alderdi Liberal Fusionistaren buruek, alderdi biak Espainiako Borboien berrezarkuntzaren bultzatzaileak, erregimenari oreka eman nahi izan zioten. Itun horren arabera, bi alderdiak boterean txandatuko ziren modu baketsu batez. Bilera Arsenio Martínez Campos jeneralak lotu zuen.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.lifeder.com/pacto-pardo/
  2. Bernecker, Walther L.; Collado-Seidel, Carlos; Hoser, Paul (1999). Los reyes de España: dieciocho retratos históricos desde los Reyes Católicos hasta la actualidad. Siglo XXI de España Editores. 351 or. ISBN 9788432309984. [1]
  3. Andrés-Gallego, José (1981). Historia General de España y América: Revolución y Restauración: (1868-1931). XVI-2 liburuki, Hª General de España y América. Rialp. 632 or. ISBN 9788432121142.[2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]