El alegre divorciado
El alegre divorciado | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | El alegre divorciado |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Mexiko |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Anacleto se divorcia (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pedro Lazaga |
Gidoigilea(k) | Raúl Cárdenas (en) Vicente Coello (en) Mariano Ozores (en) Alfonso Paso |
Antzezlea(k) | |
Paco Martínez Soria Florinda Chico Norma Lazareno (en) José Ángel Espinoza (en) Fernando Luján (en) Angélica Chaín (en) Judith Velasco Herrera (mul) Rosita Bouchot (en) Pancho Córdova (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizpen-diseinatzailea | Raúl Cárdenas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antón García Abril |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
El alegre divorciado (euskaraz Dibortziatu alaia) 1976ko Pedro Lazaga espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. 1932ko Pedro Muñoz Seca eta Pedro Pérez Fernández antzerkigileen Anacleto se divorcia (Anakleto dibortziatzera doa) antzezlanean oinarritua dago. Paco Martínez Soria, Florinda Chico, Norma Lazareno, José Ángel Espinosa, Fernando Luján, Pancho Córdova, Sergio Barrios, José L. Murillo, Nina Tolentino eta Yolanda Ochoa aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos (Fernando Luján) espainiar gaztea Mexikora joan eta bertan Gloriaz (Norma Lazareno) maiteminduko da, Felipe Aguirre (Pancho Córdova) mexikar negoziogizon garrantzitsuaren alaba. Ezkontzarako neskaren senideez gain Carlosen gurasoak ere gonbidatuko dituzte, Ramón eta Socorro (Paco Martínez Soria eta Florinda Chico), Madrilen taberna baten jabe diren eta txakurra eta katua bezala beti eztabaidan dabiltzan berrogeita hamar urtetik gorako senar-emazteak. Mexikora iristean, Ramón herrialde hartan dibortzioa legezkoa dela jabetuko da, hortaz buruan Gloriaz dibortziatu eta parrandaz-parranda ibiltzea otuko zaio, baina Gloriak senarra galtzaundi bat dela eta bakarrik bizitzan noraezean eta fundamenturik gabe ibili ondoren, lasterrera burumakur berarengana itzuliko dela iritzi du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paco Martínez Soria: Ramón Pozuelo
- Florinda Chico: Socorro Velilla
- Norma Lazareno: Gloria Aguirre
- José Ángel Espinosa: Gonzalitos (José Ángel Espinoza 'Ferrusquilla')
- Fernando Luján: Carlos Pozuelo
- Pancho Córdova: Felipe Aguirre jauna
- Carlos Bravo y Fernández: El Finisterre