El kiosko de la Rosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Kiosko de la Rosi

Mariano Ferrer kazetaria
(Arg.: Dani Blanco, Argia)
Formatua prentsa albistegia
Aurkezlea(k) Mariano Ferrer
Iraupena 90 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Gaztelaniaz, batzuetan euskaraz
Ekoiztetxea(k) Herri Irratia, Mariano Ferrer
Irrati Katea Herri Irratia
Ordutegia astelehenetik ostiralera, 07:00-09:00.
Uztail eta eta abuztuan oporretan.
Emisioa 1975 (Radio Reloj, 1971tik) –
2004
Denboraldia(k) 30
Atal kopurua >10.000
Audientzia Gipuzkoan oso handia

El kiosko de la Rosi Donostiako Herri irratiak 30 urtez emititu zuen goizeko irratsaio informatibo bat izan zen. Mariano Ferrer-ek zuzendu zuen saioa goizero 7:00etatik 09:00ak arte, astelehenetik ostirala bitarte, uztailean eta abuztuan oporretan egoten zela. Guztira 30 urte izan ziren, Ferrerrek 2004an erretreta hartu arte, Gipuzkoan batik bat audientzia maila onak lortuta.[1][2][3]

Mariano Ferrer Radio Popular de San Sebastián-en hasi zenean 1971an informatiboak emititzeko baimena Espainiako Radio Nazionalak baino ez zuen. Lege hori urratu gabe, Mariano Ferrerek formula bat asmatu zuen euskal gizartea "legalki" informatzeko: egunkarietako titularrak irakurri eta horrekin batera albisteen komentarioa edo analisia gehitzea.

Irratsaioren hasierako izena Radio reloj izan zen baina lau urte pasata aldatu zuen programaren izena.

Ferrerek goizaldero-goizaldero lanera sartu aurretik irrati-lanerako hainbat egunkari erosten zituen Donostiako Askatasun etorbideko kioskoan. Kioskoko emakume prentsa-saltzailea Rosi zen. Eta hortik etorri zen irratsaioren izen berria: "El kiosko de la Rosi". Batetik. programaren lehengaia kioskoko prentsa zelako; eta bestetik, zentsura garaiko garai haietako material informatibo hari Rosi pertsonaren herrikoitasuna gehitu nahi ziolako. Gainera Rosa izenaren azpian erregimena aldatzeko ikurra zen arrosa sozialista ere bazegoen Marianoren buruan. Irratsioa urte askotan indarrean izan zenez, hasieran Rosaren amari erosten zizkion egunkariak, gero Rosa berari eta bukaeran Rosaren alaba Aurorari.[4]

Hasierako garai haietan Radio Popular de San Sebastián zena Herri Irratia bihurtu zen geroago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  2. «Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  3. Iturria, Mikel. «Mariano Ferrer-en agurra» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  4. (Gaztelaniaz) «El kiosco de la Rosi y la rosa del cambio» El Diario Vasco 2011-12-08 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]