El sexto sentido (Sobrevila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
El sexto sentido (Sobrevila)
Filma
Jatorrizko izena El sexto sentido
Urtea 1929
Generoa fantasiazko filma
Zinema esperimentala
Zinema mutua
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza baliorik ez
Iraupena 70 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Espainia eta Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Nemesio Manuel Sobrevila
Gidoigilea(k) Nemesio Manuel Sobrevila
Antzezlea(k)
Ricardo Baroja
Ekoizpena
Ekoizlea Nemesio Manuel Sobrevila
Kanpo loturak

El sexto sentido (euskaraz Seigarren zentzumena) 1929ko Nemesio Manuel Sobrevila bilbotar zinema zuzendariaren zinema mutuko drama film bat da. Filma Madrilen egin zen, 1929ko apirilean eta maiatzean. Film abangoardista eta surrealista da, kostunbrismoaren eta foilletoien zenbait elementuez nahasturik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak bi bikoteen historia narratzen du. Gizonezkoak bat baikorra eta bestea ezkorra dira. Lehenengoaren bikoteak bizitzaz disfrutatzen du, besteak, bitartean, beti daude aspertuta. Ezkorraren neska-lagunak bere aitari zezenketak ikusteko sarrera bat erosi dio. Bikotekideak susmo txarrak ditu: nondik atera du dirua? Egoera argitzeko Kamus doktorearengana joango dira. Kamus artista mozkortia eta filosofoa da. Haren ustez zinema seigarren zentzumena da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak Soldevilaren lagunak ziren. Guztien artean Eusebio Fernández Ardavínek 1949an Bilbon egin zen beste film batean hartu zuen parte, Neutralidad. Hauek izan ziren aktoreak:

Filmaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma estreinatu zenean ez zuen arrakasta handirik izan. Donostiako Zinemaldiaren bigarren edizioan, aldiz, filma berreskuratua eta proiektatua izan zen. Une horretatik ezagutzera eman zen eta film gurtua bihurtu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]