Edukira joan

Elbira Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elbira Agirre
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira de Aguirre
JaiotzaAmerika, 1546
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBarquisimeto1561eko urriaren 27a (14/15 urte)
Hobiratze lekuaBarquisimeto
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaLope Agirre
Jarduerak

Elbira Agirre (gaztelaniaz: Elvira de Aguirre) (?-1546Barquisimeto (egungo Venezuela), 1561eko urriaren 27a) Lope Agirreren alaba zen eta, aitarekin batera, Pedro Urtsuaren espedizioan hartu zuen parte. Aitak berak hil zuen "bilauen koltxoia" ez izateko.[1]

Elbiraren biografian hutsune handiak daude. Dirudienez, neska mestizoa zen. Egile batzuen ustez ñusta inka baten alaba zen, hau da, printsesa inka batena.[2] El Dorado aurkitzeko espedizioan bi haur-hezitzaile izan zituen; La Torralba izengoitikoa eta Maria Arriola.[3] Neska honen irudia asko idealizatu da; egile desberdinen arabera, neska ederra zen eta, agian, bere aitaren idazkaria zen Pedrarias de Almestorekin maiteminduta zegoen. Dirudienez, aitak asko maite zuen eta alaba zen haren amorru bizia geldi arazteko bakarrenetariko bat. Loperen matxinadak porrot egin zuenean eta haren gizonen traizioaren jabe egin zenean, nahiago izan zuen bere eskuz sastakadez hiltzea, haren sufrikarioa eta bortxaketa sahiesteko. Neskaren gorpua Barquisimetoren elizan lurperatua izan zen. Neska hil ondoren Lope Agirre tiroz hil egin zuten.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joseba Aurkenerena: Elbira Agirre El Doradoko bideetan barna. [1]