Eleak mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eleak mugimendua 2011ko ekainaren 19an eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua da. Helburua normalizazio politiko eta demokratikoa ditu eta lanerako eremuak berriz, kalea eta herritarren kontzientziak ditu[1].

Euren lehen lana "prozesu demokratikoa deuseztea helburu duen saiakera oro geratzea" zen. Horretarako, Auzitegi Nazionaleko epaiketak jarri zituzten helburutzat.

Aurrekaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurore Martin Batasunako kidearen atxiloketa eragozteko Baionan egon zen desobedientzia zibileko ekintza izan zen aurrekaria[2].

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 27an Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak egin ziren "Euskal Herria libre eta legala. Eskubide guztiak guztientzat" lemapean.

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean berriz, Donostiako Zuloaga plazan Aske Gunea jarri zuten, Euskal Herriko pertsona guztien eskubide zibilen aldeko bateragunea.

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Askegune»

2013ko azaroan, ‘tartalarien’ alde mobilizatzera deitu zuen Eleak mugimenduak[3].

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleak pozik agertu zen 40 euskal gazteren absoluzioagatik. «Urteetako espetxe zigorraren mehatxupean bizi ziren 40 gazte euskaldunek ez dute espetxea zapalduko», adierazi zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]