Elektropositibotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Elektropositibotasuna elementu batek elektroiak emateko eta, beraz, ioi positiboak eratzeko, duen ahalmenaren neurria da. Propietate hau metaletan ageri da gehien bat: normalean, elementu baten izaera metalikoa handiagoa izan, orduan bere elektropositibotasuna ere handiagoa izango da.

Elektropositibotasuna elektronegatibotasunaren justu kontrakoa da. Elektronegatibotasuna handitu egiten da taula periodikoaren periodoak zeharkatu ahala, eta pixka bat txikitzen da taldeak igaro ahala; elektropositibotasunaren kasuan, txikitu egiten da periodoak handitu ahala eta handitu taldeak igaro ahala.