Elektroskopio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elektroskopioa.

Elektroskopioa gorputz batean elektrizitaterik baden eta elektrizitaterik baldin bada zein zeinutakoa den jakiteko erabiltzen den tresna da. Punta bat beirazko ontzi batean sartuta duen barra eroale bat izaten da. Barra estalki isolatzaile batek lotzen du ontziarekin. Ontziaren barneko puntatik metalezko bi xafla mehe (urrezkoak, gehienetan) daude zintzilik. Barraren beste muturra ukituz jartzen da aztertu nahi den gorputza; karga elektrikorik badu, xaflak aldendu egiten dira bata bestetik. Karga elektrikoa zenbat eta handiagoa izan, hainbat gehiago aldenduko dira.

Elektroskopioa zeinu ezaguneko karga elektriko batekin kargatzen bada, beste objektu baten karga elektrikoaren zeinua zein den jakin daiteke objektua hori elektroskopioaren esferara hurbilduz gero. Xaflak bereizi egiten badira, objektuaren karga eta elektroskopioaren karga zeinu berekoak dira. Elkartzera jotzen badute, berriz, kontrako zeinukoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elektroskopio Aldatu lotura Wikidatan