Elena Rivera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Rivera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Rivera Villajos
JaiotzaZaragoza1992ko abuztuaren 29a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, telebista-aktorea, haur-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Musika instrumentuaahotsa

elenarivera.com
IMDB: nm0729252 Twitter: Elena_RiveraV Instagram: elenariveraofficial Edit the value on Wikidata

Elena Rivera Villajos (Zaragoza, 1992ko abuztuaren 29a) espainiar aktorea eta abeslaria da. Cuéntame cómo pasó telesailean Karina Saavedraren papera egiteagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeslari gaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena Riverak 1997an abiatu zuen ibilbide artistikoa eta 1999-2000 denboraldian Antena 3ko Menudas estrellas gazteen abesti lehiaketan finalaurrekoetara iritsi zen. Paloma San Basilioren "Juntos" abestia kantatu zuen orduan[1]. Urte amaierako programan ere abestu zuen. 8 urte baino ez zituen oraindik. 2001ean garaiko abeslari ezagun askorekin egin zituen duetoak; David Civera, Carlos Baute, Tamara, Raúl eta Malú izan zituen bikote besteak beste. 2002an Se busca una estrella saioko txapelduna izan zen eta Elenarentzat berariaz hautaturiko abestiekin Locos por el ritmo diskoa atera zuen.

Stockholmeko argitaletxe baten gaztelerazko ikastarorako pertsonai baten ahotsa egin zuen eta Locos por el ritmo diskoko "Encadenada al ordenador" abestia ere erabili zuten proiektuan.

Aktore lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Cuéntame cómo pasó telesailean Karina Saavedra izanik arrakasta itzela izan zuen. 13 urtez egon zen telesailean lanean[2]. 2010tik aurrera aktore lanetan ari zen bitartean Haur Hezkuntzako ikasketak egin zituen Zaragozako Hezkuntza Fakultatean.

2011tik aurrera Cuéntame como pasó telesailaz gain beste batzuetak ere aritu zen, protagonista izan zen gainera. Los Quién, Toledo, La verdad...

2014an antzerkian egin zuen debuta El arte de la entrevista lanarekin[3] eta 2015ean zinemarako filmean hartu zuen parte, Perdiendo el norte komedian hain zuzen ere[4].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia Oharrak
2015 Perdiendo el norte Nacho G. Velilla Nuria
2015 Rewind Rubén Pérez Barrena Elizabeth laburmetraia
2017 El dulce sabor del limón David Aymerich Ilena

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005-2018 Cuéntame cómo pasó Karina Saavedra Protagonista, 183 atal
2011 Los Quién Francisca «Chesca» Gallego Protagonista, 13 atal
2012 Toledo, cruce de destinos Beatriz de Suma Carrera Protagonista, 13 atal
2017 El ministerio del tiempo Margarita de Austria-Estiria 2 atal
2017 Servir y proteger Elena Ruiz Vallejo 2. mailakoa, 27 atal
2018 La verdad Sara López Pascual / Paula García McMahon Protagonista, 16 atal
2020 Inés del alma mía Inés Suárez Protagonista, 8 atal
2021 Alba Alba Protagonista, 13 atal

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antzerkia
2014 El arte de la entrevista
2019 La Vuelta de Nora – Casa de Muñecas 2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Los comienzos de Elena: la mini Paloma San Basilio en ‘Menudas Estrellas’ canta ‘Juntos’ | Elena Rivera. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. (Gaztelaniaz) Moreno, Adriano. (2017-01-12). «Elena Rivera: "'Cuéntame' merece un final a su altura"» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández-Santos, Elsa. (2014-02-20). «Tres mujeres ante una cámara» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  4. (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es. (2015-10-07). «La serie de 'Perdiendo el Norte' ya tiene protagonista masculino: Antonio Velázquez» vertele (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]