Elgoibarko Izarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elgoibarko Izarra Elgoibarko (Gipuzkoa) euskara-elkartea. 1963ko martxoan sortu zen euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiteko helburuaz. 1990-1991 urteetan, soldatapeko langileak hartu eta izate profesionalagorantz bideratu zen Elgoibarko Izarra. Helburu berberari eutsiz, Elgoibarko euskararen normalizazioan laguntzea eta hura suspertzea, alegia, beste egitura bat eman zitzaion elkarteari. Proiektu hauek ditu gaur egun: aisialdian atxutxi 11 (haurrentzat) eta gaz_t taldea (gazteentzat); arigera, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea lantzeko proiektua; Gurean bai euskararen aldeko hitzarmena elkarte eta erakundeekin; Toletxe taberna eta kulturgunea. Komunikazioaren arloan, Barren aldizkaria argitaratzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]