Elgoibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elgoibar
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Elgoibar río Deba.JPG
Deba ibaia, Elgoibartik igarotzen

Elgoibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Debabarrena
Izen ofiziala Elgoibar
Alkatea Ana Lukene Beitia Arriola EAJlogo.jpg
Posta kodea 20870
INE kodea 20032
Herritarra elgoibartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 12′ 51″ N, 2° 25′ 01″ W / 43.214166666667°N,2.4169444444444°W / 43.214166666667; -2.4169444444444Koordenatuak: 43° 12′ 51″ N, 2° 25′ 01″ W / 43.214166666667°N,2.4169444444444°W / 43.214166666667; -2.4169444444444
Elgoibar hemen kokatua: Gipuzkoa
Elgoibar
Elgoibar
Elgoibar (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 39,11 km2
Garaiera 100-864 metro
Distantzia 47 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 11.481 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 13)
% 49,75 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,25
Dentsitatea 293,56 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 8,28
Zahartze tasa[1] % 23,9
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 54,31
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,43 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,3 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 59,34 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 27,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1346ko abenduaren 20an. urtea
Webgunea http://www.elgoibar.org

Elgoibar Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa, Bizkaiarekiko mugakidea. 39,11 km² ditu, eta 11.481 biztanle zituen 2016. urtean.

Herri guztiz industriala da Erdi Arotik, makina-tresnaren sektoreko enpresa asko baititu.[3] Makina tresnaren museoa[4] eta IMH institutua[5] Elgoibarren daude. Horregatik, makina-tresnaren hiriburua deritzo.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Mendaro, hegoaldean Eibar eta Soraluze, ekialdean Azkoitia eta mendebaldean Markina (Bizkaia) mugakide ditu.

Azkarateko mendateak Azkoitiarekin lotzen du, eta San Migelekoa Markinarekin.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruneko mendien artean Irukurutzeta (899 m) ekialdean eta Kalamua (768 m) mendebaldean aipatzekoak dira.

Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du hegoaldetik etorrita itsasorako bidean iparralderantz.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoibarko hiribildua Alfontso XI.a Gaztelakoak[6] 1346an fundatu zuen eta ibarraren hondoan dago kokatua, Deba ibaiaren ertzeko orube lau batean, ibaiak meandro bat eratzen duen puntuan. Leku estrategikoan dago kokatua, Bizkaiko Jaurerriarekin muga egiten baitu.

Karakate-Irukurutzeta mendikatean dauden monumentuek-megalitiko zein hilobi-monumentuek-garai hartan lur haietan bizi izan zela adierazten digute.

Elgoibarko historiaren hastapenak Marquina de Yuso zeritzon eremuan ditugu(egungo Soraluze eta Elgoibar).Alfontso XI.a Gaztelekoak 1346an fundatu zuen Villa Mayor de Marquina izenarekin, biztanleek egindako eskaera bati hiri-gutun baten bitartez erantzunez.Horeela, bi fundatu zituen:Placencia de las Armas (1343) eta, gerora,Elgoibar izango zena.

Hiri-gutunak dioenez, Villa Mayor de Marquina hiribildua Campo de Elgoibar izeneko tokian fundatu zen, Olasoko San Bartolome monasterioari zegozkion lurretan. Lur haietan aurkitu zituzten edo aurkituko zituzten urre eta zilar-metatze guztiak , eta eraikiko ziren burdinola guztiak herritarrei uzten zizkien arren, haiek guztiak erregearen jabetzakoak ziren ;hala ere, ordurako eraikita zeuden burdinola eta etxalde guztiek norbanakoenak izaten jarraituko zuten.Eskubideei dagokienean, ohizko eskubideak mantendu ziren:batetik, hiribildua harresiz inguratu zuten; bestetik,elizari egin beharreko hamarren ordainketa; azkenik,agintariak aukera zitzaketen.

Metalurgia funtsezkoa izan da. Burdinolek beren foruak izan zituzten; burdinolen forua Alfontso XI.ak eman zuen 1335eko azaroaren 8an (hiribildua sortu aurretik). 1446an ola-jabeen eta olagizonen arteko ordenantzak egin ziren. Burdina itsasontziz ekartzen zuten Bizkaitik Debako portura. Ondoren, ibaian gora, Altzolaraino eramaten zuten gabarretan. Gero, gurdizainek, idiek tiratutako gurdietan, materiala zegokion burdinolaraino ekartzen zuten. Landutako materiala, azkenik, Gaztelara eramaten zuten gurdizainek.

1617an parrokia-eliza erdigunean egin, eta haren lekuan hilerria eraikitzea erabaki zuten.1777an bukatu zituzten lanak.

Elgoibarrek hainbat hondamendi pairatu izan ditu:

  • 1560 eta 1617an, bi sute izan ziren. Lehenengoan, hirigunea erabat suntsitu zuen, etxeak egurrezkoak baitziren eta bigarrenean, erdiguneko zatirik handiena suntsitu zuen.
  • 1552,1834 eta 1983an Deba ibaiko urek hiribildua hartu zuten.

Burdin ekoizpenean izan zen industriaren garapenak-labe-garaiek-burdinolen gainbehera ekarri zuen: ibai-nasa desagertu zen.Horrekin batera, makina-erreminta alorrean hainbat lantegi sortu ziren,esaterako, 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutakoa.Armagintza-lanak XX. mende arte iraun zuen.

Gerraosteko industriaren hedapenak hazkuntza ekonomiko handia ekarri zuen; ondorioz, hazkunde demografikoa nabarmena izan zen herrian, Espainiako leku batzuetatik jendea etorri baitzen lanera.

XX. mendearen bukaerako krisiak populazioaren jaitsiera ekarri zuen .Makina-erremintak Eusko Jaurlaritzako laguntza jaso zuen, eta MCC (Mondragon Kooperatiba) barruan sartu zen.Izandako garapenak eta ikerketari dagokionean, egindako lan eskergak oso lehiakor egin zuten mundu osoan.

XXI. mendearen hasieran, krisia gaindituta, Elgoibar egonkor hasi zen, eta eskualdeko bigarren hirigune bilakatu da Eibarrek eta Ermuak osatzen duten hirigunearen atzetik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriak garrantzia handia izan zuen herriaren ekonomian hiribilduaren hastapenetatik(1346), hura izan baitzen zutabe nagusia.Garai hartan, erregea urre eta zilar ustiapenaren eta burdinoletan ekoizten zenaren jabe zen.

Industrializazio garaian, orduko industria makinak ekoizten zituen fabrika-sare bilakatu zen;ondorioz,hiribildua Espainiako Makina-erremintaren hiriburu bihurtu zen Danobat,Etxe-tar, Kondia edo Geminis enpresekin.

Merkataritza izan da bigarren zutabea. Dena den, merkantzia-bideak aldatu zirenean eta Etxegarateko errepidea ireki zenean, indarra galdu zuen.

Lehen sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orografia eskasak eragin handia izan du nekazaritza eta abeltzaintzan, bigarren mailan zokoraturik egon direlarik. Jasotako uztaren zati handiena etxeko kontsumorako izan da, gainontzekoa herriko eta inguruko azoketan saltzeko.Halere, baserritarrak bizimodua aurrera ateratzeko, baserriko lana kaleko lan industrialarekin uztartu behar izan du.

Meatzaritza garrrantzitsua izan da eta da.Mendiak kareharrizkoak zirenez, hainbat harrobi izan ditugu.Kobre eta berunezko meategiak izan ziren.

Bigarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoibarko industriako produktu izarra makina-erreminta dela argi dago:Espainia mailan,ekoizlerik handienetakoa.

Antzina, burdinolen ugaritzeak haiek Burdinolen Forua izatea ekarri zuen.Hura izan zen XX.mende hasieran- burdinoletako ur instalakuntzak eta errotak aprobetxatuz, elektrizitatea sortzeko- hasi eta egun hain garrantzitsua den industriaren sorlekua.Makina-erreminta lehen fabrika 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutako zulagailu fabrika izan zen.Urte batzuk beranduago,Estarta eta Teodoro Ecenarrok Estarta y Ecenarro sortu zuten makina-erremintan jardunez.1938an Sigma markako josteko makinak egiteari ekin zioten.Gune hartatik hainbat lantegi eta industria-laguntzaile sortu ziren.

Hirugarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrei oinarrizko zerbitzuak( osasuna, hezkuntza, merkataritza, kirola...) bermatzen dizkien azpiegitura du.

Enpresa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Industria katalogoaren arabera,honako hauek dira 50 langile baino gehiago dituzten enpresak:

  • Alcorta Brockhaus,SA :automobilgintzarako altzairu forjatuzko osagaien fabrikatzailea.
  • AVS Added Value Solutions:zientzia-industria eta makina-erremintarako diseinu eta tresneria fabrikazioa.[1]
  • Engranajes Grindel ,SA:engranajeen fabrikazioa.[2]
  • Etxe-Tar ,SA:makina-erreminta.[3]
  • Unzeta Burdindegia SA:handizkako industria-horniketa.
  • Goiti,S koop. :makina-erreminta.[4]
  • Goratu,SA: makina-erreminta(tornuak eta fresatzeko makinak).[5]
  • Danobat Taldea,S Koop: makina.erremintaren diseinu eta fabrikazioa.[6]
  • Ideko S Koop: teknologia-zentroa makina-erremintarako I+G.[7]
  • Ina Rodisa,SA:errodamendu-orratz eta transmisio-errotulen fabrikazioa.[8]
  • Ojmar,SA: sarraila fabrikazioa.[9]
  • Spool Sistemak,SA: aluminio injektatuan egindako piezak fabrikazioa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko beste herri batzuetan bezala, Elgoibarren ere populazioaren hazkunde nabarmena gertatu zen XX. mendearen bigarren erdialdean, industrializazioaren eta horrek eragin zuen immigrazioaren ondorioz. Hala ere, 1980eko hamarkadatik aurrera gainbehera iritsi zen, eta Elgoibarren biztanleen % 25 inguru galdu zuen.

XXI. mendearen lehen hamarkadan, egoera ekonomikoa hobetzean, populazioa berriro hazi zen.


Elgoibarko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Alfredo Etxeberria hautatu zuten alkate berriro. Hauteskunde horietan EAjk eta Bilduk zazpi zinegotzi eskuratu zituzten bakoitzak, baina EAJk 500 boto gehiago lortu zituen. Euskadiko Alderdi Sozialistak bi zinegotzi lortu zituen eta PPk bat.

2015eko udal hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak bi zinegotzi gehiago lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk bat galdu zuen. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen. Emaitza horien ondoren, EAJ taldeko Ane Beitia hautatu zuten alkate, bere alderdiaren bederatzi botorekin eta PSE-EE taldearen boto batekin. Azken talde horrek EAJren alde botoa emango zuela esan bazuen ere, azkenean zinegotzietako batek boto zuria eman zuen.

Elgoibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
2.797 (% 51,65)
7 / 17
2.272 (% 39,71)
Euskal Herria Bildu*
6 / 17
1.709 (% 31,56)
7 / 17
2.037 (% 35,60)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
677 (% 12,50)
2 / 17
710 (% 12,41)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
232 (% 4,28)
1 / 17
370 (% 6,47)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoibarko euskararen ondareari buruzko erreportaje laburra, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko testigantza eta herriko irudiekin osatua.[7][8]

Gaur egun biztanleen % 60 baino gehixeago dira euskaldunak. Barren da herriko euskarazko aldizkaria.

Mugakoa izanda, eta inguruko udalerrien moduan, Elgoibarko jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren eta erdialdekoa edo gipuzkeraren tartekoa dugu gaur egun. Lehenago, historiaren joanean, Elgoibarko euskara euskalki horietako batean edo bestean sailkatua izan da, dela inguru horretako hizkerek izandako aldaketengatik, dela sailkapenetan erabilitako irizpide ezberdinengatik. Kontuan hartu behar da, izan ere, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, ondorengo euskalari hauetako bakoitzak bere sailkapen irizpideak erabili dituela, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla oro har.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrila: urtarrilaren 17an San Anton jaiak izaten dira.
  • Otsaila: otsailaren 3an San Blas ospatzen da.Gure eskualdean oso ezaguna eta berezia den ohiturari jarraituz ,San Blas opilak egin eta bedeinkatzen dira.Bestalde, inauteriak ospatzen dira.
  • Ekaina: ekaineko lehen asteburuan Trinitate jaiak izaten dira.Larunbat gauean,Trinitate bezperan, nagusien tanborrada izaten da jaietako ikuskizun nagusia.23an,berriz, San Juan jaiak izaten dira Altzolan.
  • Uztaila: uztailaren 25ean Santiago egunean, Sargoateko(Sallobente-Ermuaran auzoa) erromeria ospatzen da.
  • Abuztua: abuztuaren 23an San Bartolome jaiei ematen zaie hasiera. Herriko jai nagusiak dira: zaindariarenak.

Elgoibarko auzoek ere ospatzen dituzte jaiak: ekainaren 29an, Idotorbe auzokoak izaten dira; abuztuaren 10ean ,Sallobente-Ermuarangoak, eta irailaren 29an, Aiastiakoak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan planifikatutako hiribilduak hartzen duen eremuaren mugak hauek dira: ipar-mendebaldean Deba ibaia, hego-ekialdean aurreko aldea San Bartolome kalera duten etxeen atzeko aldea (zenbaki bikoitiak) eta eliza, ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea eta izen hori duen plaza eta hego-mendebaldean Kalegoen edo Foruen plaza eta parroki-eliza.

Olasoko San Bartolome monasterioaren antzinako atelada.

Hiribilduaren planoa laukizuzena da, trazatu erregularrekoa, planta berriko hirigunea baita, izan ere herritarrak bertara bizitzera joan aurretik planifikatu zen bizitokia. IE-HM zentzuan orientatutako bi kale paraleloren inguruan dago egituratua: Arrosario kalea eta San Bartolome kalea. Bi kale horien erdi aldera, eta kaleak elkarzut mozten dituelarik, kantoi estu bat dago eta, horri esker, «harresi barruko» komunikazioa erraztu egiten da.

Hiribilduaren barruko espazioa fatxada estu eta sakonera handiko lur zatietan banatua dago. Bertan mehelindun etxeak daude eta, horien bidez, etxadi laukizuzen eta erregularrak egituratzen dira, bakunak alboetan eta bikoitzak barruko aldean. Barruko aldeko etxeen fatxadak paraleloak diren bi kaletara ematen dute eta atzeko aldeak elkarri begira dituzte, hodia edo karkaba oraindik ere ongi ikusten delarik. Espazio hori argi zortasunerako erabiltzen da eta bertara iristen ziren garai batean etxeko hondakin guztiak.

Udaletxe barrokoa, eta aurrean soka-dantza.

Kaleak antolatzeko elementu nagusiak muturretan daude; ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea, eta hego-mendebaldean Olaso dorrea, gaur egun desagertua dagoena (haren lekuan Foruen Plaza edo Kalegoen dago orain). Elementu horien aurrean daude hiribilduan daudenik eta espazio ireki zabalenak, bi kaleak puntu horietan elkartzen baitira, Nafarroa Plaza edo Kalebarren ipar-ekialdean eta aipatutako Kalegoen edo Foruen plaza hego-mendebaldean.

San Bartolome eliza eraikin monumentala eta aipatzeko modukoa da. Erdigunearen albo batean dago, ez baitzen hiribildua planifikatu zenean eraiki, geroago baizik (XVII. mendea), izan ere hirigunea jatorrian «harresi barruko» elizarik gabe planifikatu zen, funtzio hori gaur egun kanposantua den Olasoko San Bartolome monasterioak betetzen baitzuen, nahiz eta aldendua egon.

1998ko apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Elgoibarko Hirigune Historikoa, monumentu-multzo sailkapenarekin.[13]

Hauek dira eraikin nabarmenenak, hiri barnean eta kanpoan:

Elgoibartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar, esploratzaile eta gobernadoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martin Iñigitz Karkizanokoa (?-1527), Garcia Jofre de Loaisaren espedizioan parte hartu zuen itsasgizona.
  • Gabriel Krutzelegi (1635-1689), Filipinetako gobernadorea.

Erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Domingo Altzola (XVI. mendea), domingotar elizgizona, Guadalajarako artzapezpikua.
  • Frantzisko Agirre (1863-1941), Txinan misiolari.

Industrialariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eulogio Estarta (1891-1955), industrialaria. Herriko SIGMA enpresaren sortzaileetako bat.
  • Bernardo Ezenarro (1873-1956), industrialaria.

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luis Mazzantini (1856-1926), toreatzailea.
  • Antonio Arrillaga (1886-1961), medikua eta zirujaua.
  • Lucio Ruiz-Poveda Luziano (1931-), pintorea.
Elgoibarren ikuspegi orokorra.
Elgoibarren ikuspegi orokorra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .
  3. [elgoibar.org/aldizkaria/201405alea.pdf]
  4. Makina Erremintaren Museoa
  5. Makina erremintaren institutua (Gipuzkoa)
  6. Hiri gutuna Udalaren webgunean
  7. Elgoibarko ahozko ondarea, Ahotsak.com webgunean bildua.
  8. Ahotsak.com. Youtube (2013ko azaroa). Elgoibarko ahozko ondarea. http://www.youtube.com/watch?v=SOZJdpwNF5I
  9. Manuel Larramendi (1754): Corografía de Guipúzcoa, 1969, 301. orrialdea
  10. Pedro Irizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, Euskaltzaindia, 2008. 5. orrialdea
  11. Koldo Zuazo: Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.
  12. «Saio honetan ikusittakuak erakusten dabenez, Debabarreneko berbetak egitten dabe mendebaleko euskalkixaren eta erdialdekuaren arteko loturia, eta baitta, beste negurri baten, Antzuola eta Bergara aldekuak be.» (Koldo Zuazo [1999]: Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak, 1999.)
  13. Monumentu-multzo izendapena, EHAAn.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elgoibar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa