Edukira joan

Emakume bainulariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume bainulariak
Jatorria
Sortzailea(k)Aurelio Arteta
Sorrera-urtea1930
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSofia Erregina Museoa
BildumaSofia Erregina Museoa

Emakume bainulariak (gaztelaniaz, Las bañistas) margolanarekin 1930ean Aurelio Artetak Espainiako Margolaritza Saria irabazi zuen. Margolan honetan euskal gaietatik urrundu zen nolabait. 1988tik Sofia Erregina Museoan dago; aurretik Arte Garaikidearen Espainiako Museoan zegoen.[1]

Margolan honetan Artetak emakume talde bat jaso zuen. Sei neska itsasertzean daude, arkaitzen artean; atzean hordartza ikus daiteke. Hemen izadiak ez du beste lanetan moduan mehatxuaren zentzua. Neska gazteak dira eta erabat biluzik daude. Nerea Aresti eta Miren Llonaren iritziz, margolan hau Espainiako Bigarren Errepublikak ekarri zuen askatasunaren eta osasunaren aldeko jarreren ondorioa da. Irudiak erotikoak baino gehiago sinbolikoak dira. Errepublikako urte haietan Artetak biluzi artistiko asko margotu zituen; margolan horiek aurretikoekin diferentzi handia dute: lehen erretratu naturalistak baziren, oraingo hauek izadiaren eta osasunaren aldeko kantua izango dira, gizarte libreago eta irekiago baten sinboloak.[2] Emakume horiek ez dira errealistak, arketipo klasikoak, idealizatuak baizik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]