Empty Files
Appearance
Empty Files | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo (Bizkaia) |
Musika mota | rock elektronikoa |
Urteak | 2013 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Winehouse Records |
Taldekideak | |
Txufo Wilson Imanol Fortes Gonzalo Ruiz Urtzi Iza Alvaro Olaetxea | |
Informazio gehigarria | |
www.emptyfiles.net |
Empty Files Bilbon (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Rock elektronikoa jorratzen du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txufo Wilson gidari zuela sortu zen taldea 2013an. Txufo, Imanol eta Gonzalo Smoke Idols taldetik datoz eta Urtzi eta Alvaro Enkore taldetik.
2016an DJ Mag webguneak antolaturiko lehiaketa irabazi zuen WAS taldearen "I Like You As You Are" singlearen remixarekin eta 2017an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen[1]. Lehiaketako saria disko baten ekoizpena izan zen eta 2018an plazaratu zuten Shadows izenarekin. 10 abestik osatzen dute diskoa, ezagunenak One step out, Shadows eta Get up dira, bideoklipak egin baitituzte hauekin[2].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Empty Files (2013) - EP
- Remixed Files (2014) - nazioarteko taldeen remixak
- Shadows (2018, Winehouse Records)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztea maketa lehiaketa: 2017
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EiTB. Empty Files, Maketa Lehiaketaren 26. edizioko irabazlea. (Noiz kontsultatua: 2017-05-08).
- ↑ «Shadows, by Empty Files» Empty Files (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).