Eneagrama (psikologia)
Psikologian, eneagrama izen bereko irudi geometrikoan oinarritzen den eskema bat da, nortasun-tipologia bat, eneatipoak alegia, irudikatu eta aztertzen duena. George Gurdjieff mistikoak garatua, gerora psikologiako arlo zenbaitetan erabili den teoria bat da, besteak beste Oscar Ichazo eta Claudio Naranjoren eskutik.
Psikologia fakultateetan, noiz edo noiz, aztertu eta erabili bada ere, gaur egun sasizientziatzat jo ohi da. [1][2][3][4]
Eneatipoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1. eneatipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batak kontzintziadunak eta etikoak dira, ongiaren eta gaizkiaren zentzu sendoa dutenak. Irakasleak, gurutzatuak eta erreformatzaileak dira: beti gauzak hobetzen ahalegintzen dira, baina betiere akatsen bat egiteko beldurrez. Ongi antolatuak, ordenatuak eta zorrotzak dira, eta saiatzen dira beren printzipioei eusten, baina joera dute kritikoak eta perfekzionistak izateko. Maiz, kostatzen zaie pazientziaz jokatzea bidegabekeriatzat jo dutenaren aurrean. Onenean, jakintsuak, zorrotzak, errealistak eta nobleak izaten dira. Moralki heroikoak izan daitezke[5].
2. eneatipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biak enpatikoak, zintzoak eta bihotz-goxoak dira. Lagunkoiak eta eskuzabalak, beren burua sakrifikatzeko prest azaltzen dira, baina sentimentalak, lausengatzaileak eta onarpen-bilatzaileak ere izan daitezke. Txintxotasunez jokatzen dute, eta besteengandik hurbil egoteko joera daukate, baina beharrezkoak sentitzeko dihardute batzuetan. Maiz, kostatzen zaie konturatzea neurriz kanpo bilatzen dutela besteen aditasuna, eta oharkabean eskapatzen zaie haiek beraiek zer premia duten. Onenean, berekoigabeak eta altruistak izaten dira, eta besteekiko baldintzarik gabeko maitasuna agertzen dute[6].
3. eneatipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiruak ziurrak, erakargarriak eta xarmangarriak dira. Anbiziotsuak, kapazak eta kementsuak, zenbaitetan beren helburua da estatusean gora egitea. Diplomatikoak eta adeitsuak dira, baina neurriz kanpo ardura daitezke beren irudiaz eta besteek haietaz pentsatzen dutenaz. Maiz, kostatzen zaie lanari eta lehiari tamaina hartzea. Onenean, bere burua onartzen dute eta autentikoak dira, eta horregatik, eredugarriak, besteentzat inspirazio-iturri[7].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «ENEAGRAMA DE LA PERSONALIDAD - Info Pseudociencia» infopseudociencia.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Universidad de Alicante y el "eneagrama"» La lista de la vergüenza 2011-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olga Pereda, Valentina Raffio. (2019-01-13). «Los psicólogos también denuncian la intrusión de las pseudociencias» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) BuenaVida. (2019-04-04). «Gurús, falsos psicólogos, terapias en entredicho… La dificultad de tratar los problemas de la mente» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-1
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-2
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-3