Enkratismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enkratismoa kristautasunaren barruan sortutako joera bat izan zen, ondoren heresia gisa zigortuta. Kronologikoki II. mendean sortu bazen ere, ziur aski aurretik ere ezaguna zen. Hitza antzinako grezieratik dator eta "neurriratua" esan nahi du. Eta horrelakoak ziren enkratikoak, alegia: oso pertsona neurtuak. Aszetikoak ziren, haragia eta ardoa debekatuta zuten eta ezkontzaren aurka zeuden. Haien dotrina justifikatzeko Itun Berriaren pasarteak erabiltzen zituzten, beste kristauen esanetan, pasarte testuinguruetatik aterata manipulatuak. Antza denez, Ebanjelio apokrifo batzuk joera honetako idazleek egin zituzten, zehatz-mehatz San Pauloren eginak, San Joanen eginak eta San Pedroren eginak izenburukoak. Korronte honek IV. mende arte iraun zuen.[1]

Doktrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien teologia materiaren kontzeptu neoplatoniko eta gnostikotik dator, hau da, gaizkiaren printzipio gisa eta Jainkoaren etsai den demiurgoaren lana. Premisa honetatik, logikoki, materiaren eta bere egilearen aurka borrokatu beharra zegoela ondorioztatzen zuten, honek, dualismo manikeoan laburbiltzen diren ondorioetara eramaten zituelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DUCHESNE, E. Histoire ancienne de l´Église, I, 3.ed. Paris 1907, 510 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]