Enrique Gaviola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enrique Gaviola
Bizitza
Jaiotza Rivadavia (en) Itzuli1900eko abuztuaren 31
Herrialdea  Argentina
Heriotza Mendoza1989ko abuztuaren 7a (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa La Platako Unibertsitate Nazionala
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta astronomoa
Enplegatzailea(k) Buenos Airesko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak

Enrique Gaviola ( Rivadavia, Mendoza, 1900eko abuztuaren 31 - Mendoza, 1989ko abuztuaren 7a) argentinar astrofisikaria izan zen.

La Platako Unibertsitatean astrofisikako ikasketak amaituta, atzerrira joan zen ikasketak sakontzera, eta Göttingen, Berlin, Paris, Baltimore, Washington, Pasadena eta Madrilgo Unibertsitateetan egon zen horretarako. Kimika fisikoa eta fisika matematikako irakasle izan zen Buenos Airesko Unibertsitatean, La Platako eta Kordobako Behatoki Astronomikoetako astrofisikari, eta Kordobakoaren zuzendari 1940-1947 bitartean. 1944tik 1950era, Argentinako Fisika Elkartearen lehendakari izan zen. Hirurogeitik gora lan argitaratu zituen Alemania, Ingalaterra eta Argentinako aldizkari zientifikoetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]