Enron eskandalua
Enron eskandalua AEBetako Texas estatuko Houston hirian egoitza zuen Enron energia enpresaren eskandalua izan zen. 2001eko urrian ezagutzera eman zen eta enpresa hori porrotera eta Arthur Andersen, munduko bost auditoretza eta kontabilitate elkarte handienetako bat, desegitera eraman zuen. Bere garaian, Estatu Batuetako historia ekonomikoaren porrot bidezko berrantolaketarik handiena izan zen, eta, gainera, bere auditoretzako huts hori, "inoiz ikusi ez zen handiena" bataiatu zuten.[1]
Enron Kenneth Layk sortu zuen 1985ean, Houston Natural Gas eta InterNorth enpresak batuz. Urte batzuk beranduago, Jeffrey Skilling kontratatua izan zenean, exekutibo talde bat bildu zuen, kontabilitate hutsuneak, helburu bereziko erakundeak eta finantza txosten pobreak erabiliz, huts egindako eskaintza eta proiektuen zorretan milaka milioi dolar ezkutatzeko gai izan zirenak. Andrew Fastow finantza zuzendariak eta beste exekutibo batzuek Enronen zuzendaritza batzordea eta ikuskaritza batzordea engainatzeaz gain, Anderseni arazoak saihesteko presioa egin zioten.
Akziodunek 11.000 milioi dolar inguru galdu zituzten Enronen akzioaren prezioa: 2000. urtearen erdialdean prezioa 90$ra iritsi zen eta 2001eko azaroaren amaieran dolar bat baino gutxiagokoa. Securities and Exchange Commission (SEC) erakunde publikoak ikerketa hasi zuen eta Dynegy lehiakide nagusiak enpresa merke erostea proposatu zuen. Akordioak porrot egin eta, 2001eko abenduaren 2an, Enronek porrot egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako Porroten Legearen 11. kapituluan. Bere aktiboek, 63.400 milioi dolarreko balioa zutenak, Enronen porrota AEBetako historiako porrot korporatiborik handiena bihurtu zuten, hurrengo urtean WorldCom porrot egin zuen arte.[2]
Enronen exekutibo askori hainbat kargu leporatu zizkieten eta, ondorioz, kartzelara kondenatu zituzten. Estatu Batuetako barruti-gorte batek Enronen auditorea, Arthur Andersen, erruduntzat jo zuen; baina, Estatu Batuetako Gorte Gorenak epaia ezeztatu zuenerako, konpainiak bezero gehienak galdu eta itxi egin zen. Langileek eta akziodunek kalte-ordain mugatuak jaso zituzten epaiketetan, pentsioen eta akzioen prezioetan milaka milioi galdu arren. Eskandaluaren ondorioz, burtsan kotizatutako konpainien finantza-zehaztasuna handitzeko erregulazio eta lege berriak aldarrikatu zituzten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bratton, William W.. (2002ko maiatza). «Does Corporate Law Protect the Interests of Shareholders and Other Stakeholders?: Enron and the Dark Side of Shareholder Value» (PDF) Tulane Law Review (New Orleans: Tulane University Law School) (1275): 61..
- ↑ (Ingelesez) Benston, George J.. (2003-11-6). «The Quality of Corporate Financial Statements and Their Auditors Before and After Enron» (PDF) Policy Analysis (Washington Hiria: Cato Institute) (497): 12..
- ↑ (Ingelesez) Ayala, Astrid; Ibárgüen, Giancarlo, Snr.. (2006ko martxoa). «A Market Proposal for Auditing the Financial Statements of Public Companies» (PDF) Journal of Management of Value (Universidad Francisco Marroquín): 1..