Equipo Crónica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Equipo Cronica» orritik birbideratua)
Equipo Cronicaren El telegrama serigrafia.

Equipo Crónica (Kronika taldea) 1965an hiru margolari valentziarrek sortutako taldea izan zen. Frankismoaren azken hamarkadan eta trantsizio garaian Espainian ospe handia izan zuen. Taldearen proposamena Tomás Llorens Serra historialariak egin zuen eta margolariak hauek izan ziren: Manolo Valdés (1942), Rafael Solbes (1940-1981) eta Juan Antonio Toledo (1940-1995). Elkarrekin Vicente Aguilera Cerni arte-kritikariak idatzitako manifestua sinatu zuten; bertan taldearen filosofia jaso zen. Haien aktibitatea 1964tik 1981 arte eman zen. Taldearen amaiera Rafael Solberen heriotzarekin gertatu zen.

Taldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an, Manolo Valdés eta Rafael Solbes Riminin (Italia) egin zen España libre erakusketan hartu zuten parte. Han garaiko arte espainiarraren artista ezagunak zeuden ere bai, besteak beste, Eduardo Arroyo, Rafael Canogar, Antoni Clavé, Antonio Saura eta Antoni Tàpies. Erakusketa hartan alternatiboa izan behar zen proiektuaren ideia azaldu zen. Tomás Llorens, Rafael Solbes eta Manuel Valdés beste artistekin bildu ziren, Joan Antoni Toledo, Ana Peters, Carlos Mensa, Martí Quinto edo Ramón Montesa. Ondorioz, bi talde sortu ziren: Equipo Crónica izango zena, batetik, eta Estampa Popular (1964-1968).

Lehen taldekoek 1964an, Valentziako Merkataritza Ateneoan erakusketa bat egin zuten. R. Solbes, M. Valdés eta J.A. Toledorekin batera, Carlos Mesak, Ana Peters-ek eta Rafael Marti Quintok ekimenean hartu zuten parte baina, azken hauek, ondoren, taldea utzi zuten.

1965ko urtarrilean, Parisko XVII Salón de la Jeune Peinturen, R. Solbes, J.A. Toledo eta M. Valdés margolariek lehen aldiz Equipo Crónica izenarekin bere lanak aurkeztu zituzten. Dena dela, 1966an, laster Juan Antonio Toledok taldea utzi zuen, beste biak geldituz; hortik aurrera gelditu ziren biek elkarrekin hasi ziren lanean obra bereetan. Taldearen historia R. Solbesen heriotzarekin bukatu zen, 1981an.[1][2]

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Equipo Crónica oso mezu kritikoa zabaldu nahi zuen, antifrankismoaren aldekoa eta indibidualismoaren aurkakoa.
  • Mezua garbiago izateko estilo figuratiboa erabili zuten.
  • Gai nagusia gizartean ematen ziren arazoak eta gertaera politikoak izan ziren.
  • 1970tik aurrera Pop Artearen teknikak eta baliabideak erabili zituzten.[2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Informalismotik urrundu ziren, estilo figuratiboa erabiltzeko, gero Pop Artearen eragina jasoz.
  • Lanak benetako kronikak dira, errealitatearen gaineko erreportaiak. Haietan Espainiako egoera politikoa eta artistikoa salatzen zuten.
  • Margolan historiak inspirazio-iturri moduan erabil zituzten, esaterako Picassoren "Guernica" edo Velázquezen Meninak.[3]
  • Nahasketa oso berezia lortu zuten: elemenetu errealistak, pop artea, anakronismoak...
  • Frankismoaren itzala obra osoan nabarmentzen da eta horrek iluntasunak eta ezkortasuna eragiten ditu. Haien lanetan Espainia ilunena agertzen da.
  • Ironia oso baliabide ohikoa da.
  • Tamainu handiko lanak egiten zituzten, normalean, teknika desberdinak nahastuz. Margolanekin batera serigrafiak eta eskulturak nahasten zituzten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien lanak sailetan antolatzen zituzten:[4]

  • 1964-1966: sailarik gabeko lanak
  • 1967-1969: Berreskuratzea
  • 1969: Gernika 69[5]
  • 1969-1970: Lanbide baten autopsia
  • 1971: Polizia eta kultura
  • 1972: Sail beltza
  • 1972–1973: Erretratuak, natura-hilak eta paisaiak
  • 1973: Kartela
  • 1973–1974: Lanbideak eta zeremoniaburuak
  • 1974: Zeinuen subertsioa
  • 1974-1975: Sailarik gabeko lanak
  • 1975-1976: Ikusi eta egin margolaritza
  • 1976: Leku bat, data bat, irudi bat
  • 1976: Horma baten gaineko aldaketak
  • 1976-1977: Trama
  • 1976-1977: Billar-partida
  • 1977: Parabola
  • 1979: Hiriko paisaiak
  • 1979: Bidaiak
  • 1980-1981: Trantsizioaren kronika
  • 1981: Zirkua
  • 1981: Publikoa eta pribatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. a b .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]