Antoni Tàpies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antoni Tàpies
Antoni Tàpies i la fundació IDIBELL.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1923ko abenduaren  13a
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa Katalana
Heriotza Bartzelona2012ko otsailaren  6a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea
Lantokia(k) Bartzelona
Paris
Belgika
Herbehereak
New York
Italia
Suitza eta Hannover
Lan nabarmenak Rinzen Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Q11924764 Itzuli
Mugimendua Informalisma Itzuli
IMDb nm0850012

Antoni Tàpies i Puig (ənˈtɔni ˈtapiəs; Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a - ib., 2012ko otsailaren 6a) kataluniar margolaria izan zen. Bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena ere izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.

Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.

1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoni Tàpies Aldatu lotura Wikidatan