Rimini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rimini
Rimini
Italiako udalerria
08 b piazza cavour pan 301.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaRiminiko probintzia
AlkateaAndrea Gnassi (en) Itzuli
Izen ofizialaRimini
Jatorrizko izenaRimini
Posta kodea47921–47924
ISTAT kodea099014
Geografia
Koordenatuak44°03′34″N 12°34′06″E / 44.0594°N 12.5683°E / 44.0594; 12.5683Koordenatuak: 44°03′34″N 12°34′06″E / 44.0594°N 12.5683°E / 44.0594; 12.5683
Map of comune of Rimini (province of Rimini, region Emilia-Romagna, Italy).svg
Azalera135.71 km²
Altuera6 m
MugakideakBellaria-Igea Marina, Coriano, Riccione, Santarcangelo di Romagna, Verucchio, San Mauro Pascoli, Serravalle eta Forlì-Cesenako probintzia
Demografia
Biztanleria149.403 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg495 (2017)
Dentsitatea1.100,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0541
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDjibuti, Latakia, Beit Sahour (en) Itzuli, Venezia, Yangzhou, Saint-Maur-des-Fossés, Seraing, Sotxi, Ziguinchor eta Fort Lauderdale
Katastro kodeaH294
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaRN
comune.rimini.it

Rimini Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Adriatikoaren ertzean dagoena, Emilia-Romagna eskualdean, Riminiko probintzian. 2010eko erroldaren arabera 142.579 biztanle zituen. Erromatarrek K.a. 268. urtean sortu zuten.

Veneziaren ondoren, Italiako Adriatiko kostaldeko turismogune garrantzitsuena da ziur aski. Artzapezpiku-hiria da. Aipagarriak dira erromatarren garaiko zubia (K. o. 21), garaipen-arkua (K.a. 27 - K. o. 21), anfiteatroaren hondakinak eta Malatesta familiaren eliza (XIV. mendea). Komunikabide-gune garrantzitsua da (burdinbideak, aireportua). Turismoa erakartzen du (hondartzak).

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riminik honako udalerri hauekin egiten du muga:

Bellaria-Igea Marina
Coriano
Riccione
Santarcangelo di Romagna
Verucchio
San Mauro Pascoli
Serravalle
Forlì-Cesenako probintzia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marecchia izeneko hiri unbriar-etruskoa zen erromatarrak hara joan baino lehen (K.a. 268). Ariminium izena eman zioten erromatarrek. Kontzilio bat egin zuten arriotar kristau buruzagiek Riminiko hirian 359. urtean, arriotarrek Kristoren jainkotasunaren aurrean azalduriko zalantza guztiak argitzearren. Bizantziarrak nagusitu ziren hurrengo urteetan hirian, godoak ondoren, bizantziarrak berriro, eta lonbardiarrak eta frankoak azkenean. Aita santuaren eskuetara igaro zen 754an, Pepino Laburrak eskaini ondoren. Malatesta familia izan zen nagusi 1295etik 1528ra bitarteko urteetan, eta aita santuen gobernupean egon zen ondoren, 1860an Italiako Errepublikako hiri bihurtu zen arte. Gudaroste aliatuek bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerran.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]