Edukira joan

Erakundearen Ikas Alorra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erakundearen Ikas Alorra (EIA)[1][2] edo Ikas-Ziberkomunitatea[3] (edo OLE, ingelesetik bere horretan mailegatua: Organitational Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola harraraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela.

Erakundeek, pertsonen antzera, ikasteko erabiltzen dituzte hainbat informazio-iturri, hainbat lanabes informatiko, hainbat antolatutako ekintza mota eta hainbat giza-sare eta nodo. Erakundeetako pertsonek ikasteko partekatzen dituzten baliabideen multzoari eta euren antolamenduari Erakundearen Ikas Alorra esaten zaio.

« Erakundearen Ikas Alorra (EIA) talde edo erakunde batek Norbere Ikas Alorrei buruz duen talde-ikuspegia da. [...]

Erakundeak ikasteko sarritan erabiltzen dituen informazio iturri, tresna, jarduera, kognizio-mekanismo eta pertsona sare multzoa da.

»
Linda Castañeda. 2016.

Erakundearen Ikaskuntzarako osagai batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Norbanakoen jakintza, eta jakintza horren guztiaren batuketa,
  • Jakintza partekatua,
  • Ikuspegi partekatu, iritzi, sinesmen komunak,
  • Partekatutako ereduak, taldean eredugarritzat jotzen den hori,
  • Taldeka ikasteko sortu diren prozedurak,
  • Taldearen funtzionamenduaz partekatzen diren hausnarketak,
  • [...]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]