Eredu biologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eredu biologikoa prozesu eta fenomeno biologikoak aztertzeko erabiltzen den sistema biologiko baten irudikapen sinplifikatua da. Eredu horiek organismo osoak, ehunak, zelulak edo molekulak izan daitezke, eta naturalak zein artifizialak izan daitezke. Eredu biologikoak sistema biologikoen konplexutasuna ulertzeko, esperimentu kontrolatuak egiteko eta sistema biologikoek baldintza desberdinetan nola jokatzen duten aztertzeko erabiltzen dira. Eredu horiek biologiaren arlo ugari aztertzeko erabil daitezke, genetika eta biologia molekularretik ekologia eta eboluzioraino. Gainera, eredu hauek egiteko askotan hainbat arlotako jakintzak ustartzen dira biologiarekin elkarlanean jarduteko, matemarika fisika edo kimika adibidez.