Edukira joan

Erratz (tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau garbitzeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erratz (argipena)».

Erratza zuntz-sorta bati kirten luze bat lotuz osatzen den garbiketarako tresna bat da, zoruak garbitzeko erabiltzen dena. Kirten luzeak zorua zutik garbitzeko ahalbidetzen du, makurtu gabe. Erraztatu ondoren, bildutako zikina pala txiki batez jasotzea ohikoa da. Historian zehar, zurezko makilari loturiko landare-zuntz edo zurdak erabiltzen baziren ere, egun zuntz sintetikozko erratzak erabiltzen dira gehienetan. Garbitu beharrekoa nolakoa den, halako erratza erabili behar da: hautsa bildu behar bada, hobe da zuntz meheak dituzten erratzak erabiltzea; zikina larria bada, zuntz lodiagoak egokiagoak dira.

800
Landare-zuntzez egindako erratzak salgai.
200
Erratz mota zenbait, zoruan egin beharreko garbiketaren arabera.
500
Langile bat zorua erraztatzen.

Sorginkeriarekin erlazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Gems from Mother Goose" haurrentzako ipunaren ilustrazioa. 1899.

Sorginaren irudia erratzari lotuta dago gure egungo iruditegian, ipuinetako eta ikusentuznezko ekoizpenetako sorginek, erratza erabiltzen dutelako egan egiteko, eta batzuetan, magoek ere bai. Erratzetan hegan egiten duten sorginen lehen aipamen ezaguna Ibn Qudamah XI. mendeko teologo tradizionalista islamiarrarena da, al-Mughnī liburuan. Europan erratzetan hegan egiten duten sorginen lehen aipamena 1453koa da, Guillaume Edelinek (Saint-Germain-en-Layeko priorea) sorgine zela aitortu zuenean.[1] Sorginek erabilitako ukendu hegalari baten kontzeptua aldi berean agertzen da gutxi gorabehera, 1456an erregistratua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Murray, Margeret. (2004). The God of the Witches. NuVision Publications, LLC., 114 or. ISBN 978-1595473004..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artza, Joana (2017/03/17) Erratzak eta sorginak dantzan Euskal Herrian[Betiko hautsitako esteka] Dantzan.
  • Wd Datuak: Q172833
  • Commonscat Multimedia: Brooms / Q172833