Edukira joan

Erreka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ur-lasterrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erreka (argipena)».
Erreka bat.

Erreka, halaber latsa edo xirripa —batzuetan, bidasoa— etorri txikiko ur-lasterra da;[1] izan ere, ibaiak ez bezala, errekak emari urria du, eta udan erabat lehortu ere egin daiteke. Txikiagoa bada, errekatxoa edo errekastoa deritzo.

Beste alde batetik, ibia, errekak sakonera txikia duen toki bat da, non oinez zeharka daitekeen.

Ibaia bezala, erreka itsasora, aintzira batera edo beste ibai batera isur daiteke; azken kasu horretan, ibaiadarra izango litzateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «erreka». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2025-08-26.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]