Errekaleor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errekaleor
Gasteiz, Euskal Herria

Errekaleor auzo zaharra 2010 urtea.jpg

Errekaleor auzoa, 2010. urtean
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 08″ N, 2° 39′ 05″ W / 42.83551°N,2.65127°W / 42.83551; -2.65127Koordenatuak: 42° 50′ 08″ N, 2° 39′ 05″ W / 42.83551°N,2.65127°W / 42.83551; -2.65127
Gaztetxea
Gaztetxea

Errekaleor, hasiera batean Un mundo mejor deitua, Gasteizko auzo bat da, Arabako hiriburuan kokatua (Euskal Herria). XX. mendeko erdialdean eraikitako auzoa zen jatorrizko proiektuan, langileentzat zuzendutako etxebizitzak izanik.

Sarrera

Gasteizko hegoaldearen garapen urbanistikoaren ondorioz, bere biztanleriaren irtenaraztea agindu zen Salburuko auzo berrian birkokatzeko eta Errekaleor eraisteko asmoz. Eraikuntza modernoak egiteko asmoa zen, gaur egungo auzoa bikoiztu egingo zutelarik, eta planifikatutako lursailek Gasteizko Eraztun Berdean sartuko ziren. Bertan Errekaleorreko parkea egingo zen, Salburua (iparraldean) eta Olarizuko (hegoaldean) parkeak konektatuko zituena.

2013an, auzokideen birkokatze prozesua ia amaituta zegoenean, EHUko Gasteizko campuseko ikasle batzuek okupatu zuten, horrela Errekaleor Bizirik proiektua sortuz: Estatuan garatutako autokudeaketa esperientzia handiena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoaren sorrera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizek XX. mendearen bigarren erdialdean hasi zuen garapen ekonomikoaren ondorioz, etorkin kopuru handia iritsi zen inguruko herrietatik eta Espainiatik. Horiek horrela, etxebizitzen premia handia sortu zen, eta hiriaren hego-ekialdean ezarri ziren industria berriek behar zuten eskulanari bizitokia emateko modu merketzat sortu zen Errekaleor auzoa.

Gaztelaniazko Un Mundo Mejor izenarekin, kooperatiba formatuan sortu zuten auzoa, Gasteizko elizbarrutiak eta batez ere Carlos Abaitua Lazpita apaizak sustatuta. 16 bloke eraiki ziren, guztira 192 etxebizitza, 1.200 pertsona ingururen bizileku izateko. Errekaleor izena bertan zehar igarotzen den errekatik datorkio. 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak Romualdo Barroso auzokide gaztea hil zuen tiroz Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian, beste lau langilerekin batera.

Eraikin berriak egiteko asmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ondorioz, auzo berria planifikatu zen Errekaleor dagoen eremuan. Auzo berria izango zenaren hirigintza sektorea Olaran deitu zen. 2004an, Gasteizko udalak auzokideak kaleratzeko eginbideak hasi zituen: etxebizitzak 88.801 eurotan tasatu zituen eta, horren truke, auzokideei Salburua, Zabalgana eta Esmaltaciones sektoreetan etxebizitza berria eskuratzea eskaini zien, ezer ordaindu gabe tamaina txikiko etxebizitza nahi bazuten, edo diferentzia ordainduta handiagoa nahi bazuten. Babes ofizialeko etxebizitzak izango ziren, baina 20 urteko epean etxebizitza aske bihurtuko ziren.

Auzokide gehienek udalaren plana onartu bazuten ere, izan zen onartu ez zuen multzo garrantzitsu bat. 2005ean auzoan egindako bozketa batean, 192 etxebizitzetatik 134k etxez aldatzeko proposamenaren alde egin zuten, eta 22k kontra.

2006an, aurka zeuden auzokideen talde batek, 43 familiak guztira, plataforma bat osatu zuten, eta salaketa bat jarri zuen epaitegietan, hirigintza planaren aurka. 2008an epaitegiak auzokideen alde egin zuen, plan partzialak planteatu zuen erdiko kale nagusia Plan Orokorrarekin bat ez zetorrela argudiatuta. Plan Orokorrari Olarango plan partziala egokitzeko aldaketak egin ondoren, 2010ean udalak desjabetze plan bat prestatu zuen alde egin nahi ez zuten familiak kaleratzeko.

2008tik aurrera gertatutako Atzeraldi Handiak aldatu egin zituen Gasteizen etxebizitza gehiago eraikitzeko planak. Udalak eta lurren jabeek Olarango plana izozteko akordioa egin zuten, eta Errekaleorren eraisketa plana gelditu egin zen. Ordurako, 175 familia auzotik kanpo zeuden, eta 15 besterik ez ziren geratzen. 2013an, 10 jabe besterik ez ziren geratzen, eta 2017. urterako ez zegoen etxebizitza jaberik bertan bizitzen, nahitaezko desjabetzeen ondorioz azken pertsona irten baitzen bertatik.

Hala ere, ordurako okupazio eta autokudeaketako eredu bat abian jarrita zuten zenbait gaztek auzoan.

Okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko irailaren 3an Gasteizko EHUko kanpuseko 10 ikasleek 26. portaleko etxebizitzak okupatzen dituzte azkeneko auzokideekin hitzartu eta gero. Momentu horretan hasten da euskal gazteriaren ikasle eta militanteek zuzendutako autokudeaketa proiektua, Errekaleor Bizirik deitzen dutena. Okupazioaren arrazoiak auzoaren utzikeria eta gazteek etxebizitzak lortzeko dituzten arazoak ziren.

Lehenengo ekintzak etxebizitzen berreskurapenean eta zerbitzu sozialetan oinarritu ziren. Zinema ireki zuten, frontoia, baratzak landatu, muralak margotu, oilategiak eraiki, liburutegia, haurtzaindegia, inprenta eta okindegia ireki y eta programazio kultural sakona antolatzen hasi ziren, guztia hau sistema kapitalistaren kontra plantatzen den antolakuntza asamblearioan oinarrituz.

Azkenean, 120 auzokide izatera ailegatu dira, gehiengoa unibertsitateko ikasleak.

192 etxebizitzak 32 portaletan banatuta daude eta hauek 16 blokeetan, bakoitzak 6 etxebizitza dituelarik. Auzoak, besteak beste, baditu: 115 eserlekuko zinea, eliza katolikoa (orain gaztetxea), eliza ebanjelikoa (orain musika entsegu lokala), etxe soziala (eskola, liburutegia, artesania tailerra, bilera gela... ), okindegia, tabernak, baratza, inprenta eta oilotegia.

Plaza


Okupazioa eta proiektuaren aurkako saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailean, Ensanche 21 erakunde munizipalak okupatutako 6 etxebizitzen desjabetzea onartzen du. 2014ko maiatzean, udaletxeko langileek argia moztu zuten eta frontoiko zerraila aldatu zuten.

2015eko martxoaren 30an, Ertzaintza eta poliziak lagunduta, Iberdrolako langileek korronte elektrikoa moztu zioten auzoari. Udaletxeak hurrengo azalpenak eman zituen:

los últimos informes periciales han determinado que existe riesgo para la seguridad de las personas que habitan ilegalmente esos inmuebles, de manera que deben ser desalojadas para garantizar su seguridad.[1]

2015eko azaroaren 12an Errekaleor Bizirik-eko ordezkariak Gorka Urtaran, Gasteizko EAJ-ko alkatea, eta Álvaro Iturritxarrekin, udaletxeko Ingurugiro koordinatzaile orokorrarekin biltzen dira, eta Aretxabaleta izeneko auzora mugitzea eskaintzen deite Errekaleor eraistea posible izateko. Errekaleor Bizirik-eko komisioak eskaintzari uko egin zion:

Es imprescindible seguir en Errekaleor. Por las condiciones físicas que ofrece, por el trabajo realizado, por la convivencia creada, y sobre todo, porque como el propio nombre Errekaleor Bizirik indica, revivir el barrio es una de las bases de proyecto. .../... Creamos Errekaleor Bizirik en respuesta a muchos aspectos de nuestra vida, mediante la autogestión y el asamblearismo. De este modo, la persona que está acostumbrada a comportarse como sujeto pasivo, pasa a ser un agente activo y responsable de su propia vida; cada persona se convierte en protagonista de su presente y de muchos factores que afectan a su día a día .../... Errekaleor Bizirik ejerce muchos derechos que las instituciones no consiguen garantizar, y además vive la cultura, el ocio, la alimentación y otros ámbitos de la manera que desea.[2]

Udaletxeak proiektuaren aurka jarraitzen du, eta etxebizitza guztiak eraisteko intentzioa zuen 2016 urtea amaitu baino lehen. Auzokideak Ensanche 21-ren aurka beste epaiketa bat hasten dute desjabetzeari erresistentzia egiteko, hauek Partido Popular-en babesa dutelako udaletxean.

2017ko maiatzaren 18an Iberdrola eta ertzaintza auzoan bertaratzen diren korrente elektrikoa mozteko asmoz, baina auzokideen erresistentziari esker ez zuten lortu polizia bertan sartzea.

Errekaleor Bizirik-eko kideek instalazio elektrikoak arriskuren bat suposatzen duelari uko egiten diote eta udaletxeak etxebizitzen eraistearekin batera autogestioarekin amaitu nahi duela uste dute. Auzokideek generadore elektrikoen eskaera hasten duten errekurtso faltari aurrea egiteko.

Honen guztiaren aurrean, proiektuko kideek manifestazio bat antolatzen dute ekainaren 3an, Ama Birjin Zuriaren plazan hasiko dena eta Errekaleorren amaituko dena Berri Txarrak-en kontzertu batekin. Herri mugimenduaren babesarekin, auzokideek erabaki berri aditzera ematen dute, "Hego Europako irla buru askea izatea". Horreterako, 40 egun-eko crowdfunding kanpaina bat martxan jartzen dute auzoari energia emateko 550 eguzki plaka medio.[3]

Plakak


Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko irailaren 3an, unibersitateko hamarna ikasleek, auzoko azkeneko bizilagunekin hitzartuta, 26. portala okupatzen dute. Eraikina hormatua zegoen eta auzoa eraistera kondenatua. Ekintza honen birtartez Errekaleor Bizirik izeneko proiektuari hasiera eman zitzaioan eta orain arte Estatu espainolean izandako autokudeaketa esperientzia handiena bilakatu da.

Ekintzak, gazte eta etxebizitzaren inguruko problematikaren ondorioa, autokudeaketa eta asamblearismoaren bidea hartu zuen. Proiektua hazten joan zen ehun baino biztanle gehiago izan arte. Errekaleor Bizirik mugimenduak horrela adierazten du:

Aquí vivimos personas con perfiles totalmente diferentes. Hay cuatro familias con hijos, y dentro de poco va a nacer otra criatura. También puedes encontrar profesores de universidad, locutores de radio, albañiles, parados, estudiantes. .../... Este es un barrio autogestionado. Pretendemos ofrecer alternativas al sistema, y las creamos nosotras mismas.[4]

Errekaleorreko hormirudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Errekaleor. 2019-09-23 . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  2. (Gaztelaniaz) «Errekaleor bizirik rechaza irse del barrio. Noticias de Alava» Noticias de Álava . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  3. «El mayor barrio okupa autogestionado resistirá con paneles solares» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  4. «El mayor barrio okupa autogestionado resistirá con paneles solares» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]