Erretratu obala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erretratu obala
Poe the oval portrait.JPG
Datuak
Idazlea Edgar Allan Poe
Argitaratze-data 1842
Jatorrizko izenburua The Oval Portrait
Hizkuntza ingelesa
Herrialdea  AEB
Euskaraz
Izenburua Erretratu obala
Itzultzailea Koro Navarro
Argitaratze-data 2000
Bilduma Kontakizunak liburua
Literatura Unibertsala

Erretratu obala (The Oval Portrait, ingelesez) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1842an Graham's Magazine aldizkarian argitaratu zen.

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Erretratu obala izenburupean argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ipuinak gizon zauritu baten istorioa azaltzen du. Bere zerbitzariarekin gaua pasatu zuen gaztelu utzi berri batean. Gaztelua tapizez eta margolanez beteta zegoen. Gizona oheratu zen eta burkoaren azpian liburu bat aurkitu zuen, gazteluko margolanei buruzkoa. Argimutila lekuz aldatzean, neska gazte eta eder baten erretratu obal bat ikusi zuen eta horri buruzko istorioa irakurtzen hasi zen liburuan.

Neska hori margolari batekin maitemindu eta ezkondu zen. Senarra zorrotza eta Artearekin jada ezkondua zen; neskak Artea baino gorroto ez zuen, hura baitzuen arerioa. Senarrak emaztearen erretratua egiteko desioa izan zuen; emazteak, nahiz eta nahi ez, esanekoa zenez, onartu zuen. Asteak eta asteak eman zituen gela ilun batean eta, ondorioz, ahultzen eta osasuna galtzen hasi zen. Senarra ez zen konturatu, erretratuari bakarrik begiratzen ziolako. Erretratua amaitzean emaztea hila zela ikusi zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]