Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Ingeles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingelesa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Ingelesa
English
Anglospeak.png
Ingelesa eta ingelesa creole munduan     Hizkuntza nazionala edo gehiengoaren ama-hizkuntza      Hizkuntza ofiziala baina ez gehien erabiliena
Datu orokorrak
Lurralde eremua Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua, Kanada, Zeelanda Berria eta beste hainbat herrialdetan
Hiztunak ~500 milioi (ama hizkuntza)
Rankinga 1 edo 2
Ofizialtasuna Ameriketako Estatu Batuak (de facto), Australia, Erresuma Batua (de facto), Kanada, Zeelanda Berria eta Commonwealth-eko herrialde gehienetan
UNESCO sailkapena 1 ziurra
Araugilea arautu gabea
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
hizkuntza anglo-frisiarrak
angliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, place–manner–time Itzuli eta hizkuntza fusionatzailea
Modu gramatikalak indikatibo eta subjunctive Itzuli
Genero gramatikalak genero maskulino, genero femenino eta neutro
Kasu gramatikalak genitibo, nominatibo eta oblique case Itzuli
Alfabetoa English alphabet Itzuli eta Shavian alphabet Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 en
ISO 639-2 eng
ISO 639-3 eng
Ethnologue eng
Glottolog stan1293
Wikipedia en
Ingelesa ama-hizkuntza dutenen ehunekoa.

Ingelesa Mendebaldeko germaniar hizkuntza da, Ingalaterran jatorriz duena eta mundu mailan lingua franca bilakatu dena[1][2]. Angloen izena darama, Britainia Handira migratu zuen germaniar herri bat eta Ingalaterrari izena emango ziona. Bi izenak Baltikoan dagoen Anglia penintsulatik datoz. Frisieratik oso gertu dago, baina bere hiztegiak eragin handia izan du beste germaniar hizkuntza batzuengandik, bereziki Antzinako eskandinavieratik, eta maila txikiagoan latinarena eta frantsesarena[3].

Ingelesa 1.400 urtetan zehar garatu da, gutxienez. Ingelesaren formarik zaharrenak, Britainia Handira V. mendean eramandako Ingvaeoniar dialektoak, Antzinako ingelesa izena hartzen du. Ingeles ertaina XI. mendearen amaieran hasi zen erabiltzen, Ingalaterrako normandiar konkistaren ostean, eta frantsesaren eragin zuzena izan zuen[4]. Ingeles moderno goiztiarra deitzen zaio XV. mendearen ondotik inprenta Londresera iritsi zenean ezarritako hizkuntzari, Jakue Erregearen Biblia inprimatu eta Bokalen Desplazamendu Handia hasi zenean[5].

Britainiar Inperioaren mundu mailako eragina dela eta, Ingeles Modernoa XVII. mendetik XX. mendera arte mundu osoan zehar hedatu zen. Medio idatzi zein elektronikoetan, eta Ameriketako Estatu Batuak superpotentzia bilakatzearekin batera, ingelesa mundu mailako diskurtsoetako hizkuntza nagusia da, eta lingua franca gisa balio du munduko hainbat eskualdetan, testuinguru profesionaletan, zientzian, nabigazioan eta zuzenbidean[6].

Ingelesa da munduan lehen hiztun gehien dituen hirugarren hizkuntza, txinera eta gaztelaniaren ostean[7]. Munduan bigarren hizkuntza gisa gehien ikasten den hizkuntza da, eta 60 herrialdetan hizkuntza ofiziala edo ofizialetako bat da. Lehen hizkuntza gisa dutenek baino pertsona gehiagok ikasi dute ingelesa bigarren hizkuntza gisa. Ingelesa da Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, Irlanda eta Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hizkuntza, eta oso hedatua dago Karibean, Afrikan eta Hegoaldeko Asian[8]. Nazio Batuen Erakundeko eta Europar Batasuneko hizkuntza ko-ofiziala da, eta hainbat nazioarteko erakunderen hizkuntza ofiziala. Munduan hizkuntz gehien dituen germaniar hizkuntza da. Ingelesak hiztegi handia du, nahiz eta zenbat hitz dituen kontatzea ezinezkoa den hizkuntza gehienetan[9]. Ingelesa hitz egiten dutenei "anglofono" deritze[10].

Ingelesa modernoaren gramatika indoeuropar hizkuntzetatik eratorritakoa da, hitzen ordena erlatiboki nasaia eta inflexio asko dituen familiatik subjektu-aditz-objektu egitura finkora pasa da eta sintaxi konplexua garatu du[11]. Ingelesa modernoak aditz laguntzaileen eta hitzen ordena erabiltzen du esaldi konplexuak erabiltzeko, hala nola pasiborako, galderetarako eta ezeztapen batzuetarako. Ingelesaren fonetika eta fonologia oso anitza da hiztunen artean, eta batzuetan baita hiztegia, gramatika eta idazketa ere, baina mundu osoan zehar dauden ingeles hiztunek modu errazean ulertzen dute batak bestea.

Hedapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauetan mintzatzen da: Amerikar Samoa, Ameriketako Estatu Batuak, Angila, Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Bangladesh, Barbados, Belize, Bermudak, Birjina uharte amerikarrak, Birjina uharte britainiarrak, Botswana, Brunei, Christmas uhartea, Cook Uharteak, Dominika, Erresuma Batua, Fiji, Gambia, Ghana, Gibraltar, Granada, Guam, Guernsey, Guyana, Hong Kong, India, Iparraldeko Mariana Uharteak, Irlanda, Jamaika, Jersey, Kamerun, Kanada, Kaiman uharteak, Keeling uharteak, Kenya, Kiribati, Lesotho, Liberia, Malawi, Malvinak, Maldivak, Malta, Man uhartea, Marshall Uharteak, Maurizio, Mikronesia, Montserrat, Namibia, Nauru, Nigeria, Niue, Norfolk uhartea, Pakistan, Palau, Papua Ginea Berria, Filipinak, Pitcairn uharteak, Puerto Rico, Ruanda, Santa Helena, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Samoa, Seychelleak, Sierra Leona, Singapur, Solomon Uharteak, Hegoafrika, Sri Lanka, Swazilandia, Tanzania, Tokelau, Tonga, Trinidad eta Tobago, Turks eta Caicos Uharteak, Tuvalu, Uganda, Vanuatu, Zambia, Zeelanda Berria eta Zimbabwe.

Hiztegi laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bai = Yes
  • Ez = No
  • Kaixo! = Hello
  • Agur!, Adio! = Good bye!
  • Ikusi arte = See you!
  • Eskerrik asko! = Thank you!
  • Egun on = Good morning
  • Arratsalde on = Good evening
  • Gabon = Good night
  • Mesedez = Please
  • Barkatu = Excuse me (Barka nazazu), sorry
  • Aizu! = Listen!
  • Kafe hutsa nahi nuke = Can I have a coffee?
  • Kafe ebakia nahi nuke = Can I have a macchiato?
  • Kafesnea nahi nuke = Can I have a café latte?
  • Garagardoa nahi nuke = Can I have a beer?
  • Komunak = Toilets
  • Non dago komuna? = Where are the toilets?
  • Non dago tren-geltokia? = Where is the train station?
  • Non dago autobus-geltokia? = Where is the bus station?
  • Ba al da hotelik hemen inguruan? = Is there any hotel around here?
  • Eguberri on! = Merry Christmas! (Gabonetan)
  • Urte berri on! = Happy new year! (Gabonetan)
  • Beajondeizula = Congratulations!
  • Urte askotarako! = Happy birthday
  • Zer moduz = How are you?
  • Ez horregatik = You're welcome
  • Ez dut ulertzen = I don't understand
  • Ez dakit ingelesez = I don't speak English
  • Ba al dakizu euskaraz? = Do you speak Basque?
  • Neska polita / Neska ederra = Beautiful girl
  • Zein da zure izena? = What is your name?
  • Pozten nau zu ezagutzeak = Nice to meet you
  • Ongi etorri! = Welcome!
  • Egun on denoi = Good morning everyone!
  • Baita zuri ere = The same to you (singular)
  • Jakina! / Noski! = Sure! OK!
  • Nongoa zara? = Where are you from?
  • Non dago...? = Where is...?
  • Ba ote? = Really? Maybe?
  • Topa! = Cheers!
  • Hementxe! = Over / right here!
  • Geldi! = Stop!
  • Lasai = Take it easy
  • Ez dut nahi = I don't want (it)
  • Kaka zaharra! = Crap!
  • Joan pikutara!/ popatik hartzera! = Fuck you!

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crystal, David, (2003) English as a global language (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0511078625 PMC 57418548 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  2. Ronald., Wardhaugh, (2010) An introduction to sociolinguistics (6th ed. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405186681 PMC 317288704 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  3. 1930-, Finkenstaedt, Thomas, (1973) Ordered profusion; studies in dictionaries and the English lexicon C. Winter ISBN 3533022536 PMC 1501559 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  4. Crystal, David (2003) The Cambridge Encyclopedia of the English Language (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X PMC 52696308 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  5. (Ingelesez) Spread the word 2010-12-20 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  6. «BBC - Radio4 - Routes of English - Series 4 - Globalisation» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-02-11.
  7. (Ingelesez) «Summary by language size» Ethnologue . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  8. 1941-, Crystal, David, (2003) The Cambridge Encyclopedia of the English Language (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X PMC 52696308 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  9. «English Dictionary, Thesaurus, & grammar help | Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  10. The Cambridge history of the English language Cambridge University Press 1992-2001 ISBN 052126474X PMC 23356833 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  11. The Germanic languages Routledge 2002 ISBN 0415280796 PMC 49550397 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albert C. Baugh and Thomas Cable, A History of the English Language, London 2002, ISBN 978-0-13-015166-7.
  • Frederic G. Cassidy, Geographical Variation of English in the United States, in Richard W. Bailey and Manfred Görlach, English as a World Language, Ann Arbor 1982, pp. 177–210, ISBN 978-3-12-533872-2.
  • Fausto Cercignani, Shakespeare's Works and Elizabethan Pronunciation. Oxford 1981, ISBN 0-19-811937-2.
  • David Crystal, The Cambridge Encyclopedia of the English Language, Cambridge 2003, ISBN 0-521-53033-4.
  • Manfred Görlach, Introduction to Early Modern English. Cambridge 1991, ISBN 0-521-32529-3.
  • Christian Mair, Twentieth-century English: History, variation and standardization. Cambridge 2006.
  • Tom McArthur, The Oxford Companion to the English Language. Oxford 1992, ISBN 978-0-19-214183-5.
  • David Northrup, How English Became the Global Language. London 2013, ISBN 978-1-137-30306-6.
  • Peter Roach, English Phonetics and Phonology. Cambridge 2009.
  • Peter Trudgill and Jean Hannah, International English: A Guide to the Varieties of Standard English, London 2008, ISBN 978-0-340-97161-1.
  • J. C. Wells, Accents of English, I, II, III. Cambridge 1982.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.