Erromintxelak (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromintxelak
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motajazz, swing
Urteak2021 -
Taldekideak
Jon Garcia
Aitor Moreno
Iñigo Zubizarreta
Mikel Maniega
Jokin Vitoria

Erromintxelak, 2021ean Arrasaten sorturiko jazz eta swing taldea. Asko jotzen dute gipsy jazz estiloan, eta hortik dator izena, erromintxel ijito euskaldunen hizkuntza baita[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika ikasketak izateaz gain hainbat musika taldetan aritutako hiru musikari arrasatearrek eta bergarar batek sortu zuten taldea COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian[2]. 2021eko Arrasate Blues jaialdian eman zuten aurreneko kontzertua[3]. Jokin Vitoria arrasatearra gehitu zitzaien ondoren.

Hainbat emanaldi egin dituzte kalean eta taberna txikietan[4].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon Garcia (gitarra eta ahotsa)
  • Aitor Moreno (kontrabaxua)
  • Iñigo Zubizarreta (gitarra)
  • Mikel Maniega (tronpeta)
  • Jokin Vitoria (bateria eta perkusioa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  2. «Goi mailako musikarien gipsy jazz doinuak - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  3. (Gaztelaniaz) «ERROMINTXELAK» Arraste Blues (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  4. Mondraberri. Arrasateko Erromintxelak taldeak kontzertua emango du Aterpen | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]