Eskalabilitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Eskalabilitatea teknologia arloan erabiltzen den terminoa da; sistema, sare edo prozesu baten lanerako gaitasuna handitzeko ahalmena, tamaina handitzeko ahalmena edota erantzun eta egokitzeko ahalmena izatea da, kalitatea galdu gabe eskainitako zerbitzuan[1]. Sarea eskalablea izateko nahiz eta izugarrizko trafikoa jasan, egoki erantzun beharko dio trafiko horri, sarearen eraginkortasuna galdu gabe.

Eskalabilitatea oso garrantzitsua da konputagailu eta komunikazio sistementzat[2]. Adibidez, Interneteko arrakastetako arrazoietako bat izan da; TCP/IP (Transmission Control Protocol/ Internet Protocol) erabiltzen duenez eta hau oso eskalablea delako.


Eskalabilitate motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatakoak izan daitezke[1]:

  • Eskalabilitate bertikala edo gorakorra dagoeneko existitzen diren osagaiei hobenkuntzak egitean datza. Adibidez, sistema bateko nodo batean eguneraketak edo hardware hobekuntzakgehitzean sistema osoko eraginkortasuna hobetzen duenean.
  • Eskalabilitate horizontala erabiltzen da sistemako osagai kopurua handitzen denean. Adibidez, ordenagailu batean prozesadore gehiago gehitzean edota memoria handitzean, ordenagailuaren eraginkortasuna handitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]