Eskola-kontseilu
Eskola-kontseilua hezkuntza-komunitateko sektore guztiek ikastetxeen gobernuan parte hartzeko organoa da. Hezkuntza-komunitate osoko ordezkariek osatzen dute, hau da, zuzendaritzak, irakasleek, ikasleek, familiek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek, toki-administrazioko ordezkariek eta kontseiluak beharrezkotzat jotzen dituen beste pertsona batzuek. Ikastetxea publikoa edo pribatu itundua den, eskola-kontseiluaren osaera ere alda daiteke.
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastetxearen funtzionamendurako eta antolaketarako garrantzitsuak diren gaiei buruzko erabakiak hartzen parte hartzea da eskola-kontseiluaren eginkizun nagusia: hezkuntza-proiektua, programazio orokorra, kudeaketa ekonomikoa, gatazkak konpontzea, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola-ordutegia, besteak beste. Ikastetxe bakoitzeko eskola kontseiluak kide bat izendatu behar du gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko hezkuntza neurriak bultzatzeko. Hezkuntzari buruzko Legearen arabera, eginkizun hauek dagozkio:
- Ikastetxearen heziketa-proiektua eta dagozkion aldaketak onestea.
- Ikastetxearen Urteko Plana onestea eta garapena eta emaitzak ebaluatzea.
- Antolakuntza- eta Jarduera-Araudia eta dagokion aldaketak onestea.
- Ikastetxearen aurrekontua eta kontuen errendimendua onestea.
- Ikasleak onartzeko prozeduran parte hartzea.
- Gatazkak konpontzen parte hartzea eta, bidezkoa bada, ikasleen zigorrak berrikustea.
- Eskola jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak programatzeko jarraibideak onestea eta garapena ebaluatzea.
- Ikastetxearen funtzionamendu orokorraren azterketa eta ebaluazioan parte hartzea eta eskolako errendimenduaren bilakaera ezagutzea.
- Beste ikastetxe batzuekin eta ingurunearekin lankidetzan aritzeko irizpideak onestea.
- Legezko edo erregelamenduzko arauek esleitzen dioten beste edozein.