Eskola partikular

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskola partikularrak edo klase partikularrak ikasleek euren eskola orduetatik kanpo jasotzen dituzten eskolak dira, banaka edo talde baten baitan, eurek ordainduta, eta eskola nagusiko ikasgaietan lagundu eta azterketak prestatzeko. Gehienetan ikasteko zailtasunak dituzten ikasleek hartzen dituzte eskola partikularrak, baina kasu batzuetan bere kabuz lortuko lituzketenak baino errendimendu hobeak izateagatik hartzen dituzte. Eskola partikularrak irakaslearen edo ikaslearen etxebizitzan, irakasleak bere kabuz lan egiten duenean, edo ikastegi baten baitan (akademia izenekoak, sarri) eman daitezke.