Eskuari mintzatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esaiozu eskuari keinua eginez.

Eskuari mintzatu edota esaiozu eskuari (ingelesez talk to the hand edota tell it to the hand) 1990eko hamarkadan sortutako ingelesezko herri hizkeraren esamoldea eta mespretxuzko keinu bat ere bada. Eztabaida edo solasaldi batean keinua egiten duenak beste hizlariari haren hizketaldiari ez diola axola edo haren hitzei inongo jaramonik egiten ez diela adierazteko erabiltzen da.

Keinua egiten duenak bere aurpegia hitz egiten zaionaren aurkako norantzan jarri edota begirada beste nonbaiten ipiniz eta hari esku zabal bat erakutsiz egiten da, eskuari mintzatuko balioke bezala.

Maiz esaldia luzatu egin ohi da: "Esaiozu eskuari, belarriek ez baidute entzuten" edota "esaiozu eskuari, aurpegiak ez baitu entzuten" (ingelesez, "talk to the hand, because the ears ain't listening" edota "talk to the hand, because the face ain't listening").

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]